Noiz sortua: 2018-08-26 00:30:00

Arrauna

Santoñak hartu du aurrea KAE 1 eta 2 ligetako kanporaketan

Aitor Manterola -

2018ko abuztuak 26

Santoña izan zen azkarrena atzo KAE ligetako kanporaketaren lehen jardunaldian, Colindresen (Espainia). Gaur eguerdian erabakiko da zein den garailea lehia honetan, Pasaian (12:00) jokatuko den estropadan. Gaurkoa ere erlojuaren aurkakoa izango da.

KA 2 ligako hirugarren sailkatuak uda osoan lortu ez zuena erdietsi zuen atzo: estropada bat irabaztea. Hibaikari 2,96 segundo atera zizkion, 7.74 Camargori, eta oso atzean utzi zuen San Juan B, 17,52 segundora. Gaur ere hurrenkera horretan bukatuko balitz bigarren jardunaldia, Santoña igo egingo litzateke KAE 1era, eta Hibaikak eta San Juan B-k galduko lukete maila. Aldiz, Hibaikak lortzen badu Santoña gainditzea, eta atzoko aldea jaten badio, mailari eutsiko dio.

Colindresen bertan, KAE 2 ligako beste taldeak ere lehiatu ziren, eta Santoña eta Camargoren denborak ere banderako kontuan hartuz, Santoñak lortu zuen trapua.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Guardia bat pertsona bezero bati tenperatura hartzen, saltoki baten sarreran, Panama Hirian. ©Bienvenido Velasco / EFE

Munduan sei milioi pertsona baino gehiago kutsatu ditu birusak

Berria

375.000 pertsona hil dira COVID-19aren eraginez. Horien artean 105.000, Ameriketako Estatu Batuetan.

Baionako ostatuetako terrazak, artxiboko argazki batean. ©/ ISABELLE MIQUELESTORENA

Ipar Euskal Herrian bigarren fasean sartu dira

Berria

Besteak beste, ostatuak eta jatetxeak ireki ahal izango dituzte; baita kiroldegiak, jostalekuak, parkeak eta antzerki gelak ere.

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako tabernetako terrazak, jendez beteta. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Hegoaldea, hirugarren fasearen peskizan

Edurne Begiristain

Datozen egunetan ere datuak onak badira, astelehenean hirugarren fasera pasatuko da Hego Euskal Herria. Erkidegoek kudeatuko dute nolakoa izango den alarma egoeratik ateratzeko azken urratsa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Aitor Manterola

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna