HILBERRIA. Raymond Poulidor

Bigarrenaren xarma

SEBASTIEN NOGIER / EFE.
Julen Etxeberria.
2019ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Txirrindulari gehienek nahiko luketen garaipen zerrenda ederra osatu zuen Raymond Poulidorrek (Masbaraud-Merignat, Frantzia, 1936- Saint-Leonard-de-Noblat, Frantzia, 2019): 189 garaipen lortu zituen. Besteak beste, behin irabazi zuen Espainiako Vuelta; itzuli handietako 11 etapatan nagusitu zen; bost aldiz Nazioarteko Kriteriumean; bitan Dauphinen eta Paris-Nizan; eta behin Milan-Sanremo eta Fleche Wallone klasiko handietan... Baina bost axola horrek guztiak. Frantziako Tourra irabazteko atarian geratu zen makina bat aldiengatik da ezagun. «Tourra irabazi izan banu, ez zuten nitaz hainbeste hitz egingo», esan zuen behin baino gehiagotan. Atzo hil zen, 83 urte zituela.

Inor ez da egon horrenbeste alditan Tourreko podiumean itzulia irabazi gabe. Zortzi bider igo zen podiumera: hirutan izan zen bigarren —1964an, 1965ean eta 1974an— eta bostetan hirugarren —1962an, 1966an, 1969an, 1972an eta 1976an—. Hogei urtez baino gehiagoz lehiatu zen, eta inoizko ziklista onenetako bi izan zituen aurkari: lehenbizi, Jacques Anquetil herrikidea, eta, gero, Eddy Merckx flandriarra. Anquetilekin izan zuen lehiarik estuena, eta haien arteko borrokak argazki mitiko bat baino gehiago utzi du.

Baina Tourreko maldizioa haragokoa zen, itzulian parte hartu zuten hamalau aldietan inoiz ez baitzuen maillot horia soinean eraman. Hala ere, etekina atera zion ezintasun horri, eta oso ezagun izan zen bere garaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.