Iruzur baten ikerketa

2018ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Eguzki-tik urteak daramatzagu aldarrikatzen ez dugula nahi Euskal Herria Europako zabortegia izaterik. Desberdina da birziklatzea edo administraziotik ekonomia zirkularra bultzatzea.

Horregatik, Ingurumen Fiskaltzak zabaldu du ikerketa, Europolekin eta Seprona-ko agenteekin elkarlanean, Erandioko Indumetal Recycling enpresan arrisku hondakinekin egindako praktika ilegalengatik. Enpresa honen aktibitatea Aparatu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinen birziklatzea da, batez ere telebistak eta ordenagailuetako tuboak (ez pantaila laukoak), pilak eta bateriak. Administrazio guztiei arreta piztu beharko litzaieke, EBtik Bizkaiko Foru Aldundira arte, Eusko Jaurlaritzatik eta Estatuko Gobernutik igarota, Recypilas bere eskumeneko enpresari eman izan dizkietelako ehunka mila euro laguntzetan berrikuntza, I-G-b eta ingurumen kontzeptuetan.

Are gehiago, lehenengoak izan beharko lirateke salatzen, auzi judiziala zabalduko balitz, hasitako ikerketaren harira emandako diru publikoa berreskuratu ahal izateko. Are gehiago ebazten bada enpresa horien jokabidea diru-laguntzen irizpideen aurkakoa izan dela. Eta honezkero, kontrol prozeduraren berrikusketa sakon bat bultzatu beharko litzateke diru-publiko kopuru horijasotzen duten enpresetan.

Indumentalek, antzinako Industrias Reunidas Minero-Metalúrgicas enpresan dauka jatorria. Diktadura frankistak itxi zuen, kutsaduragatik. 1984an berriro martxan jarri zutenek Neguriko familia garrantzitsuenekin lotura zuten, negozioetarako aukera ikusi zuten hastear zegoen hondakinen kudeaketan, eta apenas ezagutzen zen ekonomia zirkular kontzeptua. Gaur egun, Madril, Andaluzia eta Katalunian ere plantak ditu. Horietako batzuk FCC eta Endesarekin sozietatean.

Orain firma honek ingurumenarekin eta berrikuntzarekin duen sentsibilitatea susmopean dago. 2008tik Ignacio Maria Etxeberria Monteberriak gidatu du enpresa, EAJko giroan oso ezaguna da bera; Gorte Nagusietan hauek ordezkatu zituen 80ko hamarkadan, lehenengo Gipuzkoatik, eta gero Bizkaitik. Susmopean dago, ez bakarrik enpresaren sentsibilitatea, baizik eta horiekin batera administrazioak, haien kontrol sistemak eta lizentziak, kontsezioak eta berritzeak emateko irizpideak, diru-laguntzak, eta abar.

Ikertutako gertakaria, salaketa anonimo baten harira abiatu zen. Antza, RAEEn deklaratutako hondakin arriskutsuen kopurua eta berreskuratutako materiala ez datoz bat, ustez, askoz txikiagoak dira azken horiek. Fiskaltzaren susmoa honako hau da: kutsadura kentzen ez zioten txikitu gabeko material oro enpresak fundizioetara saltzen zuela, eta negozioa bikoitza zela: egin gabeko kudeaketa bategatik kobratzen zuen eta gainera kobratzen zuten funditzeko materiala salduko balute bezala.

Hauen lizentzia jardueratik eratorritako eginbeharrak ez betetzea Erandioko plantako jardueran hasten zen. Kamioiek iraultze metodoa erabiltzen zuten, apurketa ematen zen eta substantzia arriskutsuen askatzea eragiten zuten; gero, birrinketan ere ez zituzten segurtasun neurriak hartzen; plantako patioan jaulkitzen zuten guztia, gero materialak sailkatu gabe berrerabiltzeko bezala jartzen zituzten; eta azkenik, osasunareko eta ingurumenerako substantzia arriskutsuak ez zituzten baztertzen: metal pisutsuak eta elektrolitoak, kutsadura handikoak (beruna, kadmioa, kobrea, zinc edo fosforoa)...

Kutsadura trama hau ixteko, ikertutako enpresak baliteke, lixibatu eta birrintze hondakinak Asuako itsasadarrera isuri izana gertu dago edo estolderiara, langileen osasuna arriskuan jarriz, beharrezkoak diren babes neurriak ez hartzeagatik.

Testuinguru honetan, Alemania, Frantzia, Portugal eta Italiako hondakinak sartzen ziren Erandiora (2.000 tona urteko gutxi gorabehera), kutsagarritasun handiko osagarriekin, eta oso garrantzitsuak ekonomia zirkularraren eskeman (berreskuratzea, konpontzea, berrerabiltzea eta birziklatzea), kolektibo ekologisten eginbehar eta sentimenetan zutabe dena.

Horregatik, Eguzkitik nabarmentzen dugu administrazioen jokaeren berrikuspen sakona eta autokritikoa egitea beharrezkoa dela. Herritarren konfiantza jokoan dago, batez ere egunerokotasunean hondakinen banaketa eta ontziratze zuzena lortzeko, honek zerbaiterako balio duela ikus dezaten. Administrazioak ez badu zuzen jokatzen, zertarako balio dute ingurugiroarekin zerikusia duten sentsibilizazio kanpainek?

Eta honek ez badu konbentzitzen, iraganean Erandioko herrian kutsadura maila altuagatik, mobilizazio handiak egin ziren eta garesti ordaindu zen: Espainiako Poliziaren tiroengatik hildako bi pertsona. Haien oroimenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.