Botere guztia sovietentzat!

Iñaki Etaio - Askapena

2017ko azaroak 9

Kontsigna hori gakoa izan zen 1917ko hilabete zurrunbilotsu horietan. Nikolas II.a tsarrak abdikatu ostean 1917ko martxoan (momentu horretan Errusian zegoen juliotar egutegian otsaila zen) sortutako behin-behineko gobernuan sozialdemokratak parte hartzen ari ziren, liberal eta aristokratekin batera. Boltxebikeen zuzendaritzaren sektore batzuek ere gobernuarekiko adiskidetze jarrera zeukaten. Testuinguru horretan, Leninen Apirileko tesiak obran jasotako planteamenduak gakoak izan ziren boltxebikeen norabidea argitzeko (boltxebikeak barruko korronte nagusia ziren Errusiako Partidu Sozialdemokratan, handik gutxira Partidu Komunista bihurtu zena), baita, hilabete batzuk geroago, Petrograden boterea hartzea ahalbidetzeko ere.

[...] Langileek boterea hartzeak eta 1918-1921eko gudan potentzia inperialistek babestutako erreakzioa garaitzeak ideia marxisten gauzatzea suposatu zuen neurri handi batean. Izan ere, Marxek eta Engelsek berek azaldu zuten marxismoa ez zela dogma bat, baizik eta akziorako gida. 1871ko Pariseko Komunaren herri garaipen iraungikorraren ostean, sobietar iraultzak klaserik gabeko jendartera abiatzea ahalbidetu zuen, baita kapitalismotik komunismorako trantsiziorako estatu sozialistaren eraikitzea era praktikoan planteatzea ere (Estatua eta iraultza idazkian Leninek berak teorizatu zuena). Geroago gauzatu zen SESBen norabidearen okertzearen eta atzean egon ziren barne eta kanpoko arrazoien (eraso inperialistak, Europan hedatu behar ziren beste iraultzen porrota...) analisian sartu gabe, Iraultza sobietarrak gainontzeko herriei erakutsi zien posible zela klase zapalduek boterea eskuratzea eta berdintasunezko eta jaberik gabeko jendartea eraikitzea. Iraultza horrek eta sortutako estatuak auzitan jarri zuen (des)ordena kapitalista eta, inperialismo nazia adoretsuki suntsitu ostean, SESB munduko potentzia bihurtu zen arlo guztietan, inperialismo yankiaren kontrapisua bilakatuta. Horregatik, ezinbestekoa zaigu gertakizun horiek gogoraraztea, ikertzea (ondo eginak zein akatsak), baita aldarrikatzea ere. Are gehiago urteurren honetan non sistemaren desinformazio medioak gertaera horiek karikaturizatzen eta sinplifikatzen saiatuko diren. Izan ere, iraganeko zerbait bezala aurkeztuko digute, gaindituta dagoena, kapitalismoari alternatibarik ez dagoen munduan errepikatu ezin izango dena.

Leninen eta beste iraultzaile batzuen ekarpen teorikoak, baita milaka langile eta nekazarien borroka ere, lurperatzen saiatuko dira. Hala ere, errealitate gordinak berresten du ideia horien gaurkotasuna eta sistema aldatzearen beharra. SESBen desagertzeak eta kapitalismoaren nagusitasunak munduan emakume-gizonen arazo larriak konpondu ditu akaso? Jendartea klaseetan banatzeak, ekoizteko baliabideen jabea den gutxiengoak gehiengoa esplotatzeak, kapitala gero eta esku gutxiagotan kontzentratzeak (Inperialismoa, kapitalismoaren aro gorena idazkian Leninek deskribatutakoa), monarkia parasitoen irauteak, populazioak hiltzen dituen miseriak, goseak, gerrak... erakusten dute duela mende bateko jokalekutik ez dugula asko aurreratu.

Iraultza sobietarrak irakaspen oso baliagarriak utzi zituen, XX. mendean zehar eta gaur egun ere garatzen diren esperientziekin aberastuak izan direnak. Horietako bakar batzuk aipatzeagatik, iraultza horrek botere paralelo bat eraikitzearen beharra erakutsi zuen, boterea hartzeko baliagarria izango zena, baita etorkizuneko estatu sozialistaren enbrioia ere. Era berean, boterea hartzea ahalbidetuko duen estatu krisia heltzen den bitartean langileria formatzearen ezinbestekotasuna erakutsi zuen, baita langileek boterea eskuratzeko eta finkatzeko estrategiaren premia ere, historian hainbestetan gertatu diren matxinadak matxinada hutsetan ez geratzeko, ordena berri bat eraikitzeko ezgai. Iraultza sobietarrak estatu zaharra eraistearen eta berri bat eraikitzearen beharra erakutsi zuen, burgesiak berak gehiengoa menperatzeko diseinatutako egituren erabilera gaindituz. Horren harira, indarkeria antolatua herriaren eskumena izan behar zela azaldu zuen, eta ez herriaren kanpotik eta gainetik dauden errepresio indar berezien (polizia eta ejertzitoa) eskuetan egon.

Horretaz gain, Leninek behin eta berriro ohartarazi zuen bake sozial iraunkorraren ilusioa elikatzen duen klaseen arteko hitzarmenaren sineskeriarekin apurtu behar zela. Hots, interes kontrajarriak dauzkaten klaseak adiskidetzearen ezintasunaz ohartarazi zuen. Zentzu horretan, Leninek utzitako esaldi adierazgarrienetariko bat honako hau da: «Gizonak (eta emakumeak) beti izan dira politikan norberaren eta besteen engainuen biktimak, eta horrela jarraituko dute esaldi, adierazpen eta moral-, erlijio-, politika- eta jendarte-agintza guztien atzean klase baten edo beste baten interesak identifikatzen ikasten ez duten bitartean». Ideia honetatik sortutako burgesiarekiko eta sozialdemokraziaren morroi-sektoreekiko ezinbesteko mesfidantza gakoa izan zen Botere guztia sovietentzat! leloa errealitatea bihurtzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Iruñeko Erruki Etxea Nafarroako zahar etxe handiena da eta han pandemiak eragin handia izan du ©Iñigo Uriz

Zahar etxeen tamaina eta kokagunea faktore erabakigarriak izan dira COVID-19aren eraginean

Berria

Nafarroako Gizarte Errealitatearen Behatokiak lurraldeko 74 zahar etxeetan eta 14 menpekotasun zentroetan pandemiaren olatuak izandako ondorioak ikuskatu ditu txosten batean, eta hainbat gomendio eman dizkio gobernuari.

Arrauntzeko eskola. Artxiboko irudia. ©Bob Edme

Miarritzeko Andre Maria eskola hetsi dute

Oihana Teyseyre Koskarat

Irakasle batek positibo eman du PCR proban. Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du eskola hestea.

Boris Johnson, rresuma Batuko lehen ministroa, gobernu bilera baino lehen./ ©Neil Hall, EFE

Londresek murrizketa gehiago iragarriko ditu kutsatzeak eragozteko

Arantxa Elizegi Egilegor

Aurreratu dituzten neurrien artean dago tabernak lehenago ixtea eta telelana sustatzea.

Ikasle batzuk, Nafarroako ikasgela batean, ikasturteko lehen egunean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Itzuli orduko, berriz etxera

Irati Urdalleta Lete

Hego Euskal Herrian, 205 eskolatako 348 talde daude bakartuta. Ikastetxeek, besteak beste, ordezkapenak, irakasleentzako PCRak eta protokolo zehatzak eskatu dituzte

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna