EUSKARALDIAn BERRIA bizi

Hiztun berri eta sortzaileen mahai ingurua, gaur

2020ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Euskaraldiaren harira, mahai inguru bat antolatu du Deustuko Unibertsitateak gaurko. Euskarazko hiztun berri sortzaileek euren esperientzien berri emango dute 13:00etatik aurrera, eta Zoom aplikazioaren bidez ikusi ahal izango da. Hizlari arituko dira Ana Morales interprete eta Xerezaderen Artxiboa literatura podcastaren sortzailea; Patxi Uharte Zaldieroa komikigile eta BERRIAko kolaboratzailea; eta Xabi Paya bertsolari, sortzaile eta kultur kudeatzailea. Miren Artetxe ikerlari eta bertsolariak moderatuko du mahai ingurua.

Hain justu, Ipar Euskal Herriko Euskaraldiko dinamizatzaileek antolatuta, Artetxek hitzaldi bat eskainiko du larunbatean, 09:00etan, bertsolaritzaren eta euskararen arteko loturari buruz. Euskaraldiaren webgunean bertan ikusi ahal izango da hitzaldia, streaming bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.