Machinena bete dadila

Eibarrek Sevillaren aurka jokatuko du gaur. Sevillako entrenatzaileak 'nozitu' hitzaz definitu du Ipuruan jokatu beharra

Fabian Orellana, Didac Vila Espanyoleko atzelaria gainditu nahian. ENRIC FONTCUBERTA / EFE.
Aitor Manterola Garate.
2018ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Partida bat galdu ondoren, ona izaten da hurrengoa azkar jokatzea, galdu izanak buruari eragiten dizkion kezkak eta penak uxatzeko. Horretan da Eibar, asteartean Espanyolen zelaian galdu eta gero gaur Sevilla etorriko baitzaio Ipuruara, ligako zazpigarren jardunaldian.

Aurkari arriskutsua eta ona da, asteazkenean erakutsi zuen bezala, Real Madrili 3-0eko astindua eman baitzion. Liga hasieratik hobetuta ikusten du Jose Luis Mendilibarrek: «Ematen du bidea aurkitu dutela ondo jokatzeko eta emaitza onak ateratzeko. Bi aurrelarirekin ari dira orain, eta ondo dabiltza».

Konfiantzaz gainezka datoz espainiarrak, baina kezkarekin ere bai. Real Madrili irabazi eta segituan, jokalariei ondorengo hau esan zien Pablo Machin entrenatzaileak: «Partida zaila daukagu larunbatean Eibarren. Denok dakizue zer den Ipuruan jokatzea eta nozitzea, eta prest egon behar dugu». Aurreko denboraldiko emaitzagatik esango zien, agian, Sevillak 5-1 galdu baitzuen Eibarren. Majo sufritu zuten Ipuruan, eta Machinek dioena gaur ere betetzea ederra litzateke armaginentzat. Nozitu egin behar du gaur ere Sevillak.

Mendilibarrek badaki zein den bidea horretarako: «Arriskutsuak eta azkarrak dira erasoan, eta bi hegalak oso sakonak dituzte. Hori da, hain justu, baliatu behar duguna, haiek atzealdean hiru atzelarirekin utziko dituzten zuloak hegaletan». Beste pista bat ere eman zuen: «Ezin diegu utzi eroso jokatzen gure espazio libreetara».

Kezka Escalanteren lesioaz

Zaldibarko entrenatzaileak deialditik kanpo utzi ditu Cardona eta Escalante, Pedro Leonekin batera. Erdilari argentinarrak lesio larria izan dezake: «Hernia dauka bizkarrean, eta baliteke ebakuntza bat egin behar izatea osatzeko». Astearteko partidan hartu zuen min.

EIBAR-SEVILLA

Eibar.Dmitrovic; Ruben Peña, Ramis, Arbilla, Jose Angel; Orellana, Sergio Alvarez, Diop, Hervias; Enrich eta Kike.

Sevilla. Vaclik; Kjaer, Carriço, Ser gi Gomez; Navas, Banega, Mesa, Sarabia; Ben Yedder, Vazquez eta Andre Silva.

Epailea. Estrada Fernandez.

Lekua. Ipurua (7.083 ikusle).

Ordua. 18:30ean (Bein La Liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.