UDAKO SERIEA. Hutsunea betetzeko lanean (I). Estellerria.

«Utziak sentitzen gara, bizitza osoa daramagu hala»

Martin Lopez Zubiria. Duela 30 urte, Viveros Ametza mintegia sortu zuen Zudairin. Bertako 50 zuhaitz espezie hazten ditu. Hasiera ez zen erraza izan, baina orain lasaiago bizi da.

Martin Lopez Zubiria, Viveros Ametza mintegian. JOXERRA SENAR.
joxerra senar
2021eko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Aurreko legealdian Ameskoabarreneko alkate izatea egokitu zitzaion Martin Lopez Zubiriari. Duela gutxi, banda zabala iritsi da ibarrera, eta ehun urte inguruko eskola zaharberritu da, baina Lizarrarako errepidea gaizki dago oraindik ere: «Ez da landa eremuan inbertitzen, utziak sentitzen gara, bizitza osoan izan da hala». Nafarroako Gobernuak 1,2 milioi euroko deialdia abian jarri zuen uztailean, despopulatze arriskuan diren 319 udalentzat: «Bakoitzarentzat 3.800 euro lirateke. Zer egiten dugu horrekin? Ezertxo ere ez». Aldiz, haize errotak jartzeko inbertsio handia egiten dela aipatu du, baina «herrien iritzia aintzat hartu gabe».

Gazte zelarik, Iruñera joan zen lan egitera, eta, garraio enpresa batean soldata ona izan arren, 28 urterekin Ameskoabarrenera itzultzea erabaki zuen, mintegi eta lorezaintza ikastaroa eginda. 1990eko hamarkada hasieran, Europako Batasunak diru laguntzak jarri zituen produktibitate txikiko lur eremuak jartzeko helburuz. Viveros Ametza proiektua sortu zuen, baina hasiera ez zen erraza izan. «Hasteko, mintegi bat jartzeko tramitazioa ez da erraza. Orain, Tedergarapen agentziaren laguntza izan daiteke, baina, orduan, itsuan egiten zen». Sendiak zoru bat alokairuan utzi zion, baina EBko laguntzak azkar amaitu ziren, eta, Lopez Zubiriaren arabera, Nafarroako Gobernuak ez zuen nahi mintegi pribatuak Miluzekoarekin lehiatzea: «Ikuskaritza ugari egin zizkiguten. Teknikari batek esan zidan ea zergatik jarri nuen Iruñean beste bat izanda». Zailtasunen gainetik, aurrera jo zuen, Nafarroatik kanpo, batik bat Gaztelan, bezeroak bilatuz.

Azaldu duenez, lan eskerga egin du 30 urtean. Landare eta zuhaitz autoktonoekin egiten du lan, 50 espezierekin. 2011rako, sektoreak beheraldia jasan zuen, baina ordurako bankuarekin estualdiak amaituak zirenez, ekoizpena eta lan erritmoa jaitsi zituen: «Ez duzu gehiago irabazten, baina gutxiago lan egiten duzu. Bizi kalitatea hobea da». Orain, lasaiago dabil, baina bi lanpostu sortu ditu: bata finkoa, eta hiru lagun sasoika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.