ZUMAIAN KANTATUKO DUTEN BERTSOLARIAK

BERRIA.
2017ko urriaren 7a
00:00
Entzun

Arkaitz Oiartzabal Agirre 'Xamoa'



Astigarraga (1985)

Etxean, aita, osaba eta lehengusua bertsolariak ditu, eta haien eraginez bertsozaletu zen. Xenpelar bertso eskolan ekin zion bertso ibilbideari, eta egun, Oiartzungoan ere ari da. Bigarren aldiz hartuko du parte Txapelketa Nagusian.

Asier Otamendi Alkorta



Urretxu (1971)

19 urterekin Gasteizera joan zen bizitzera, eta han bertsozaletu zen. 1994an egin zuen lehen plaza, Legution. Arabako Bertsolari Txapelketan lau aldiz izan da txapeldun. Bosgarren parte hartzea du Bertsolari Txapelketa Nagusian .

Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia



Gernika-Lumo (1977)

Txiki-txikitatik bertso munduan murgilduta ibili da. 2009an hartu zuen parte lehen aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusian, eta aurtengoa bigarren parte hartzea izango du. Joan den urtean, bosgarren egin zuen Bizkaiko finalean.

Miren Artetxe Sarasola



Hendaia (1985)

Umetan bertsozaletu zen, aitaren eta aitonaren eraginez eta Hitzetik Hortzera telebista saioa ikusiz. Oiartzungo, Bartzelonako eta Hendaiako bertso eskoletan aritutakoa da. Hirugarrenez kantatuko du Txapelketa Nagusian.

Nahikari Gabilondo Mendizabal



Zarautz (1978)

Hamaika urterekin hasi zen kantuan, Zarauzko Etxebeltz bertso eskolan. Hamalau urte zituela ekin zion bat-bateko bertsogintzari. Motxian bertso eskolako kidea da gaur egun. Bigarren aldia du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Nerea Ibarzabal Salegi



Markina-Xemein (1994)

12 urterekin hasi zen bertsotan, eta, orduz geroztik, eskolarteko hainbat txapelketatan eta gazteen sariketatan kantatu du. Lea-Artibaiko txapelduna izan zen 2014an, eta iaz Bizkaiko finalean abestu zuen. Lehen Euskal Herrikoa du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.