ETB2ko saioak ETB1ekoen halako bi kostatzen dira

Berria -

2018ko otsailak 7
Arratsaldeko programazioan askoz diru gehiago inbertitzen du ETBk gaztelaniazko katean euskarazkoan baino. ETB2ko ¿Qué me estás contando? saioak 10.300 euroko kostua du eguneko —85 minutu irauten du, 16:20tik 17:45era—, eta, El programa de Klaudio saioak, 14.100 eurokoa —155 minutu, 17:45etik 20:20era—. ETB1eko Ahoz aho-k 5.700 euroko kostua du —125 minutu, 16:05etik 18:10era—. Aipatutako ETB2ko bi saioak K2000 ekoizpen etxeak egiten ditu. Ahoz aho programa, berriz, ETBko zazpi langileren artean egiten dute, Bilbon, albistegietako sailaren zuzendaritzapean. Gaur-gaurko gaiak jorratzen dituzten saio horietan, ordu bakoitzak 6.100 euroko kostua du ETB2n, eta 2.850 eurokoa ETB1en. Beraz, diru bikoitza inbertitzen du ETBk gaztelaniazko saioak egiteko, euskarazkoarekin alderatuta. Kontua ez da gaurkoa: 2011n, ETB2ko A2, Aspaldiko magazinak 15.500 euroko kostua zuen —bi ordu eta erdi—. ETB1eko Arratsaldero-k bost ordu irauten zuen, eta 11.000 euroko kostua zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna