Medikuen bizipenetatik arnas terapietara

2020ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Era guztietako ikerketak daude Vital Fundazioak lagundutako hamalau proiektuen artean. Bioarabako talde batek, esaterako, COVID-19ari aurre egiteko arnas terapiak garatuko ditu, biriketako simulagailu baten bidez. Beste batek, berriz, ospitaleetan lehen lerroan COVID-19ari aurre egiten aritu diren medikuen bizipenak bilduko ditu: ondorio emozionalak eta balizko gatazka etikoak. Bada pandemiak buru osasunean izan duen eragina ikertuko duenik ere: gaixoetan, haien harreman estuetan, osasun zerbitzuetako profesionaletan, haur eta nerabeen talde batean...

EHUko ikerketen artean, batek hondakin urak ditu oinarri, besteak beste, koronabirusaren detekzio goiztiarrerako, eta beste batek konfinamenduaren ondorioak neurtuko ditu Arabako haurren elikadura ohituretan, pisuan eta D bitaminan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.