G7 Blokatuk antolaketa «aztoratzea» galdegin du

2019ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Euskal Herrian bilduko diren zazpi estatuburuek eta «euren laguntxoek» kapitalismoa «gorpuzten» dutela, ordezkatzen ez dituzten herrietatik urrun, «bunkerizatuta» egonen direla, eta «bakarrik direla erakusteko», G7 Blokatu plataformakoek G7koen antolaketa «aztoratzea» galdegin dute: «Desobedientzia zibileko ekimen masiboen bidez, gailurrean parte hartuko duen jendearen joan-etorriak trabatuz, baita blokatuz».

Frantziako Gobernuak hartu dituen segurtasun neurriei «ez obeditzeko» deia zabaldu dute, «setio eta eskubiderik gabeko egoerak dekretatu dituztelako». Haien «mehatxu zitalen» aurrean ez direla «makurtuko» adierazi dute, eta haiek «isolatzera eta oztopatzera» deitu dute jendartea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.