Martxel Toledo Garmendia.

Noiz arte jarraitu behar dugu horrela?

2016ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Gabonak iristearekin batera, hutsik egin gabe, gehienon gozamenerako, gure Olentzerok, futbol zaleei eta euskal selekzioaren jarraitzaileei, futbol partiduren bat oparitzen digu. Emakumezkoek osatutako selekzioaren kasuan, dagoeneko baliatu du aukera hori, hain zuzen pasa den azaroaren 26an jokatu baitzuen Irlandaren aurka Dublinen. Gizonezkoen selekzioak, berriz, abenduaren 30ean du bere hitzordua San Mames futbol zelaian Tunisiaren aurka.

Historiak dio gizonezkoen euskal selekzioa konbinatu gisa 1915. urtean sortu zelaeuskal jokalariek osatuta Printzearen kopa jokatzeko. Beraz, bat beste eta artean etenaldi batzuekin, ehun urteko ibilbidea du bere bizkarrean. Bada zerbait. Neskenselekzioa, berriz, azken arokoa da, selekzio gisa 2006. urteanlehiatu baitzen lehen aldiz Argentinaren aurka. Biak ala biak, mota guztietakotrabaz josita egindako ibilbidean, erakutsi dute kirol mailari dagokionez munduko beste nazioen aurka lehiatzeko gaitasuna eta potentzialtasuna dutela, beraien kirol prestakuntzan pairatzen duten egoeraren ondorioz nahiko mugatuak egon arren. Beraz, orain falta zaiena da nazioarteko txapelketa ofizialetan lehiatzeko aukera lortzea. Eta hain zuzen, horrek izan beharko luke helburua.

2020. urtean, Eurokopa jokatuko da eta hainbat egoitzaren artean, lehen fasea lehiatzeko, Bilboko San Mames futbol zelaia izan dahautatua. Ondorioz, Espainiako futbol selekzioaren egoitza nagusia bihurtuko da, horrek esan nahi duen guztiarekin. Hori dela eta, pasa den astean, UEFAko Presidente Aleksander CeferinBilbon izan genuen bisitan bertako agintariekin eta Espainia eta Euskadiko kirol federaziotako arduradunekin batera, egoitza, estadioa, hiria eta zaletuek identifikatuko dituen armarria ofizialki aurkezten.

Irakurritako adierazpenen arabera, Eurokopa 2020 Bilbo jokatzearen defentsa egiteko garaian, besteak beste, bi jarrera eta ikuspegi ezberdin antzeman ditut, bat, proiektu bezala Eurokopak Bilbo eta inguruarentzat ekonomikoki suposa dezakeen bultzada, eta bestea, herri identitate eta nortasun propioaren ikuspegitik, Euskal Herriarentzat eta herritarren gehiengo batentzat, euskal selekzioak bertan ofizialki lehiatzeak suposatuko liokeena.

Lehena, alegia, Eurokopa San Mamesen jokatzeak hiriarentzat eta inguruarentzat ekonomikoki suposa dezakeen bultzadan oinarritzen da soilik Bilboko alkate Juan Mari Aburto (EAJ), Bilboko egoitzaren defentsa egiterakoan, bestea, alegia, gure nazio identitatea eta nortasun propioa aldarrikatuz euskal selekzioaren ofizialtasunarekin aukera hori uztartzea EH Bilduko Aitziber Ibaibarriagak gutun baten bitartez zuzenean egin eta aldarrikatu zuen bezala, ez delako orain tokatzen.

Euskal selekzioaren ofizialtasuna nazioarte mailan onartu beharko luketen lehen erakunde nagusietako bat UEFA izanik eta bere Presidente Aleksander Ceferinjauna eta hainbat agintari aurrean egonda, ulergaitza egiten zait Aburto alkateak esatea orain ez dela momentua euskal selekzioaz hitz egiteko, are gehiago, hauteskunde bakoitzean EAJren izenean, euskal selekzioko kamiseta jantzita, beste alderdiko hainbat burukiderekin ofizialtasuna aldarrikatzen ibili bada. Noiz da, ba, unea edo garaia euskal selekzioaren aldarrikapena egiteko? Soilik alderdiari botoak ematen dizkionean? Uste dut, aukera aprobetxatu ordez, tamalez, berriro espainiar aldera begiratzea erabaki dutela.

Arestian aipatu bezala, berriro beste lagunarteko bat gehiago izango du gizonezkoek osatutako euskal selekzioak Tunisiaren aurka jokatuko duena. Eta bat-batean, garai batean EAEko Lehendakari Juan Jose Ibarretxek hedabideen aurrean eta San Mameseko palkoan orain urte batzuk euskal selekzioak jokatu ondoren esan zituen hitz hauetaz gogoratu naiz: «Lortuko dugu euskal selekzioaren ofizialtasuna, eta ez soilik futbolean: beste guztietan ere bai». Baina ikusitakoa ikusita, uste dut garaia ere badela argi eta ozenki esateko: noiz arte jarraitu behar dugu horrela, alegia, soilik lagunartekoak jokatzea helburu hartuta? Edo beste forma batera esanda, ofizialtasunari begira, behingoz, zergatik ez dira urrats berriak eta sendoagoak ematen hori bada euskal gizartearen gehiengo batek eskatzen duena? Baina badirudi batzuei, gure selekzioaren ofizialtasunak baino gehiago, futbolaren muntaiak atzean utzi dezakeen hondar ekonomikoa inporta zaiela. Horregatik eta 2020ko Eurokopari begira, San Mames bai, baina euskal selekzioa ere bai! aldarrikatu beharko genuke, horrek izan behar duelako guztion helburua. Ea, ba, gai garen alderdikerien gainetik selekzioaren ofizialtasunari bultzada emateko eta geurea defendatzeko. Horretarako, beti delako garaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.