EGITARAUA ETA SINATZAILEAK

2019ko uztailaren 11
00:00
Entzun
ETZI
Manifestazioa Miarritzen (17:00). Gailurra baino hilabete lehenago. Baratze publikoan / Midi geltokian.

ABUZTUAREN 19tik 23ra
Kontragailurra, Hendaianeta Irunen. Eremu itxi zein irekietan gauzatuko dute programa, Alternatiben Lurraldea irudikatzeko.
Harrera eta kanpalekua. Abuztuaren 19an eta 20an aterpetze gunea irekiko dute, eta kanpoko jendeari harrera egingo diote. Kanpatzeko oinarrizko beharrak aseta egongo direla bermatzen dute (ura, komunak, argindarra...), baita jateko aukera ere. Arratsaldeetan animazioak egongo dira egunero, eta Hendaiara eta Irunera joateko autobusak ere bai. Lehen bi egunetan auzolanerako deialdiak egongo dira.
Jardunaldiak. Abuztuaren 21ean, 22an eta 23an Irungo eta Hendaiako hainbat tokitan egingo dituzte. Ficoba izango da gune zentrala, baina ekitaldiak egingo dituzte Oiasso museoan, Palmero Montero kulturgunean eta Hendaiako zineman ere, besteak beste. Konferentziak, eztabaidak, tailerrak, ekintza kulturalak, eragileentzat azoka... Euskal Herriko eta nazioarteko hizlari eta eragileak izango dira bertan. Zazpi gairen bueltan bildu dituzte jardunaldiak: 1: Mundu berria eraiki, kapitalismoa eta multinazionalen diktadura gainditu. 2: Planetaren suntsiketa gelditu. 3: Mundu feministaren alde, heteropatriarkatua arrakalatu. 4: Herrien aniztasuna eta askatasuna defendatu. Diskriminaziorik gabeko mundu (dekolonial) baten alde. 5: Demokrazia eta eskubide guztiak guztiontzat. Autoritarismoa amaitu. 6: Herrien arteko elkartasuna, gerra eta inperialismorik ez. 7: Inor ez da ilegala, mugak eraitsi.

ABUZTUAREN 24a
Manifestazioa Hendaian (11:30). Bi zutabe abiatuko dira Pausutik eta hondartzatik. Herriaren erdigunean elkartuko dira, eta Santiago zubiraino joanen dira handik.

ABUZTUAREN 25a
Ortzadarra eremua(12:00-16:00). Soilik bide baketsuak erabiliz, eta ahalik eta herritar gehien biltzeko helburuarekin, ortzadar bat irudikatuko dute G7koen bilera egingo den eremuaren inguruan: 1: Miarritzeko Cite de l'ocean ingurabidean. 2: Bidarteko Berroilhet ingurabidean—autobidearen Miarritzeko irteera—. 3: Angeluko Maignon ingurabidean. 4: Angeluko Herriko Etxean. 5: Baionako Herriko Etxean. 6: Angeluko Bost Kantoinen plazan. 7: Angeluko Chambre d'Amour hondartzan.

G7 EZ PLATAFORMAKO SINATZAILEAK

Elkarte eta herri mugimenduak. Amankomunak, Askapena, Askekintza, Association PAF! elkartea, ATTAC Pays Basque, Bake Ekintza Antimilitarista, Berriztu, Bilgune Feminista, Bizi!, Eleak Libre, Eraldatu, Erletxea, Gilets Jaunes G7, Ikasle Ekintza, IpEH Antifaxista, Komite Internazionalistak, Lurralde Askea, Oldartu Kolektiboa, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Plataforma anti-OTAN, Siriaren Alde, SOS Arrazakeria Nafarroa, Stop Desahucios Bidasoa, Tadamun Elkartea, Zutik.

Sindikatuak. CGT-LKN, ELB, ESL, Etxalde, HIRU, LAB, Steilas, Union Locale CGT Hendaia, Union Locale CGT Baiona, Union Syndicale Solidaires.

Mugimendu politikoak. EH Bai, EH Bildu, Sortu, EAEko Ahal Dugu, Ezker Anitza, Aitzina, Ernai, EELV Pays Basque, Ensemble Pays Basque, Antikapitalistak, Euskadiko Partidu Komunista, Gazte Komunistak, Jeunesses Communistes 64, Les Insoumises, NPA PB, PCF fede 64.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.