Albistea entzun

Koronabirusa. Pandemiaren aurkako legea

Zertarako balio du EAEko pandemiaren aurkako legeak?

EPk eta EH Bilduk ardurak bertzeri botatzea eta bere legea ez betetzea egotzi diote Jaurlaritzari. EAJk dio eskumenak mugatuak dituela
Iñigo Urkullu, pandemiaren aurkako legea onartu zuten egunean.
Iñigo Urkullu, pandemiaren aurkako legea onartu zuten egunean. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko uztailak 22

Koronabirusaren aurka egiteko esparru legal zabalagoa izate aldera, Eusko Legebiltzarrak pandemiaren aurkako legea onartu zuen ekainaren akaberan, baina azken egunotan Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Madrili egindako eskaerek zalantzan jarri dute indarrean hilabete baino gutxiago daraman legearen erabilgarritasuna. Izan ere, legea martxan badago, zertarako eskatu Madrili zenbait neurri ezartzeko baimena? Edo, kontrara, neurriak ezartzeko Espainiaren oniritzia behar bada, zertarako eduki lege propio bat?

EAJko legebiltzarkide Luis Javier Telleriaren ustez, hartzen diren neurrien izaeraren arabera baino ezin daitezke erantzun galdera horiek. Izan ere, haren arabera, zenbait neurri arautzeko erabilgarria suertatu da legea; adibidez, gauez jendea kalean elkartzearen aurka joan den astean onarturiko dekretua bezalakoak ezartzeko: «Kale zurruta eta jende multzoak eragozteko harturiko dekretuan erreferentzia egiten zaio pandemiaren aurkako legeari». Orain arte harturiko bertzelako neurri batzuk ere bilduko lirateke legean: «Orain arte ez zituen lege batek arautzen, hainbat dekretuk baizik. Orain, lege batek biltzen ditu ostatuen itxiera, ordutegiak... Baina, pandemiaren uneotako egoeragatik, nahiz eta kutsatze tasak handiak izan, Labik eta gobernuak ez dute uste baliagarriak direnik».

Funtsean, oinarrizko eskubideei buruzkoak ez diren neurriak lirateke Jaurlaritzak pandemiaren aurkako legearen bitartez arautu ahal izanen lituzkeenak, jeltzalearen arabera. Ordea, Jaurlaritzak ez du eskumenik haragoko neurririk hartzeko, Telleriaren hitzetan: «Maskara eta etxeratze agindurako deia egiten ari zaio lehendakaria Madrili, ze horiek, zoritxarrez, ez dira gure eskumeneko alorrak: gobernu zentralaren errege lege-dekretuak dira. Ikuspegi horretatik ezin dugu jardun, ze Eusko Jaurlaritza saiatu izan denean horretarako tarte legalik ez duen zerbait egiten, Auzitegi Nagusiak ezetz esan izan dio. Logikoena da Madrilek ezartzea, nahiz eta, sakonean, eskatzen ari garena den eskumen hori eman diezagutela».

Ardurak eta ausardia

EH Bilduk eta EP Elkarrekin Podemosek ezberdin ikusten dute afera. EPk babesa eman zion pandemiaren aurkako legeari, eta, Jon Hernandez legebiltzarkideak nabarmendu duenez, legeak bide ematen du, adibidez, maskararen erabilera arautzeko: «Legeak aurreikusten du maskara derrigor erabiltzearen aukera. Ez gaude ados Jaurlaritza egiten ari den interpretazioarekin, zeinaren arabera ezin baita neurri hori aplikatu». Hernandezen ustez, «ardurak kanpora» botatzen ari da Jaurlaritza. EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak ere uste du Jaurlaritza «herritarrei, gazteei eta Madrili» ari zaiela botatzen aldi oro «ardura». Harago ere jo du: «Esaten ziguten lege hori beharrezkoa zela COVID-19ari aurre egiteko eta babes juridikoa emateko, baina ikusten ari gara ezetz; eta, are gehiago, gobernua bera ez da ausartu indarrean jartzera». Maskara kalean derrigortu eta debekuak sustatu beharrean «prebentzio neurrietan sakontzeko» eskatu du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eskatu du murrizketak irailaren 2ra arte luzatzeko

Nafarroako Gobernuak eskatu du murrizketak irailaren 2ra arte luzatzeko

Arantxa Iraola

Neurriak jasotzeko ondu duten foru araua bidali dio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari, oniritzia eman diezaion

Gazte boluntarioak lubaki batean indusketa egiten, Zizurkilen (Gipuzkoa) ©Jon Urbe

Memoriaren lege proiektua eztabaidatuko dute Eusko Legebiltzarrean

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak onartutako egitasmoak «egia, justizia, erreparazioa, berriz ez gertatzeko bermea eta balio demokratikoak» ditu ardatz.

Uztailaren 19an Zornotzan egindako elkarretaratzea, eraso matxista eta homofoboen aurka. ©Marisol Ramirez/FOKU

«Agerraldi antimatxunoa» egingo dute Zornotzan, asteburuko istiluak salatzeko

Nerea Laurizika

Hainbat eraso izan dira Zornotzan (Bizkaia) asteburuan. Hiru lagun zaurituta eraman zituzten ospitalera, eta haietako bat larri dago oraindik.

 ©JEAN-CHRISTOPHE BOTT, EFE

Nestlek 46 izozki mota erretiratu ditu saltokietatik, etileno oxidoa dutelako

Oihane Puertas Ramirez

Etileno oxidoa substantzia toxikoa da, eta ez dago onartuta Europako Batasunean. Froneri fabrikatzaileak azaldu du osagaia «oso kantitate txikian» erabiltzen dela, eta dela ez «batere arriskutsua» kontsumitzaileen osasunerako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.