Ikasle guztiei gaindituko diete ikasturtea Italian

2020ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Koronabirusaren eragina nabarmena da Italian, eta asteak dira ikastetxeak itxi zituztela. Ikasturte amaierarako neurriak zehazten hasi da gobernua, litekeena baita ikasgelak ez zabaltzea irailera arte, eta iragarri du ikasle guztiei gaindituko dietela ikasturtea, orain arteko ebaluazioetan kalifikazio bat edo beste edukita ere. Aztertzen ari dira irailean nola berreskuratu asteotan eman gabe geratuko diren edukiak.

Unibertsitateko sarbideari dagokionez, bi agertoki dituzte: maiatz erdian eskolekin hasiz gero, ohikoen gisako azterketa egingo dute; eskolarik gehiago ez balitz, ahozko azterketa bat egingo lukete Internet bitartez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.