SOSLAIA. Alfontso XIII.a

Autoak, pornografia eta maitaleak

mikel p ansa
2014ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Abdikatu ere ez zuen egin Alfontso XIII.a Espainiako errege zenak. Joan egin zen. 1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeetako emaitzak ikusita, udalak errepublika aldarrikatzen eta Kataluniako alderdiak «estat català» aldarrikatzen ari zirela, ulertu zuen amaitu zela, eta eskapo egin zuen. «Monarkia ez zen erori errepublikarrek martxan jarritako dinamika indartsu batengatik», azaldu du Josu Chueca historialariak. «Bukaeran bai, egon zen indar bat, baina monarkiak porrot egin zuen Alfontso XIII.ak babestu zuelako Primo de Riveraren diktadura». Eta diktadurarekin batera erori zen, 1978ko trantsizioan Juan Carlos Borboikoa ez bezala. Jaiotzatik errege izendatua, 1902an agintea hartu eta 1931 arte izan zen Espainiako errege Alfonso XIII., Juan Carlos Borboikoaren aitona. Alfontso XIII.ak ere bazituen maitaleak, batzuk aski ezagunak —Carmen Ruiz Moragas aktorea, adibidez; esan ohi da bi ume izan zituela harekin, eta txalet bat jarri ziola—. Donostian eta Miarritzen udaldi luzeak egiten zituen errege zenean, eta herritarrengandik gertuko izateko fama zuen hark ere. Baina zaletasun bitxiagoengatik ere egin zen ezagun: film pornografikoen sustatzaile eta abiadura biziko ibilgailuen zale porrokatua baitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.