Albistea entzun

Unibertsitateen finantzaketa %9,6 gehituko du Jaurlaritzak lau urtean

Unibertsitate plan berria aurkeztu du gobernuak. 11 urtean hirukoiztu egin du pribatuentzako dirua
Arantxa Tapia, Josu Erkoreka eta Cristina Uriarte sailburuak, atzo Lehendakaritzan eginiko agerraldian.
Arantxa Tapia, Josu Erkoreka eta Cristina Uriarte sailburuak, atzo Lehendakaritzan eginiko agerraldian. MIKEL ARRAZOLA / IREKIA Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2019ko martxoak 13

Unibertsitate publikoaren finantzaketa igoko da Eusko Jaurlaritzaren unibertsitate plan berriarekin: 2022ra arte, 1.350 milioi emango dizkio gobernuak EHU Euskal Herriko Unibertsitateari, aurreko lau urteetan adostutakoa baino 120 milioi euro gehiago. Unibertsitate pribatuen finantzaketa ere igo egingo da: 2,5 milioi gehiago Deustuko Unibertsitatearentzat, eta 1,3 milioi Mondragon Unibertsitatearentzat. Atzo, Gobernu Kontseiluaren ostean eginiko agerraldian eman zituen datuok Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Unibertsitate Sistemaren IV Planaren aurkezpenean.

Datozen lau ikasturteetan (2019-2022), guztira, 1.411 milioi euro bideratuko ditu gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiru unibertsitateentzat. Aurreko lau urteko planean baino %9,6 gehiago: 124 milioi. Finantzaketa osoaren %95,7 unibertsitate publikora bideratzen du Jaurlaritzak. 2007an —lehenengo unibertsitate planean— %98,2 zen portzentaje hori.

Unibertsitate denek izango dute igoera, baina ez proportzio berean. EHUk izango du handiena: % 9,7 gehiago. Deustuko Unibertsitateak %8,8 eta Mondragon Unibertsitateak %4,8.

Duela lau urte, baina, publikoa izan zen kaltetu nagusia. 2015-2018 epeko planak 2011-2014koak baino ia 200 milioi euro gutxiago izan zituen, eta unibertsitate publikoak berak bakarrik hartu zuen bere gain horren zama: %14ko jaitsiera izan zuen. Pribatuen finantzaketa publikoak, aldiz, gora egin zuen: %5 inguru biek.

Pribatuek gero eta pisu handiagoa dute Jaurlaritzaren diru banaketan. 2007tik hirukoiztu egin dute gobernutik jasotzen duten dirua: Deustuko Unibertsitateak %181eko igoera izan du lehenengo planetik laugarrenera, eta Mondragon Unibertsitateak %142koa. Denbora horretan publikoaren finantzaketak, berriz, %8,2 egin du gora.

Pribatuen finantzaketari dagokionez, jauzi handiena eman zen PSE-EEren agintaldian, Isabel Zelaa Hezkuntza sailburu zenean. Baina orduko planean jasotako finantzaketa ez zuten osorik bete, ezta 2011-2014koa ere, krisialdi ekonomikoak eragindako murrizketengatik, agintariek azaldu zutenez. Egun indarrean dagoen planaren aurrekontuaren %99 beteta dagoela ziurtatu du Uriartek.

Denak «enbor» berean

Plan berriaren beste xede batzuk ere azaldu ditu Hezkuntza sailburuak: besteak beste, prestakuntza dualean dauden ikasleen kopurua handitzea: egun, 411 dira eta, lau urtean, 1.750 izatea nahi dute; zientzia eta ingeniaritzekin lotutako ikasketetan matrikulatutako emakumeen kopurua gehitzea, %32,5etik %52ra; eta argitalpen zientifikoena %17 gehiago izatea.

Uriartek azaldu duenez, planaren helburua da «euskal unibertsitate ekosistemako eragileen arteko koordinazio handiagoa eta hobea sustatzea», bost ardatzen inguruan: ikerkuntzan, enpresekiko harremanetan, metodologia berritzaileen garapenean, nazioartekotzean eta unibertsitateko komunitatean — horrekin lotuta aipatu ditu genero berdintasuna sustatzea eta euskararen erabilera hedatzea, besteak beste—.

Sailburuak adierazi duenez, hiru unibertsitateek jardun behar dute bost ardatz horiek osatzen duten «enbor komun» horretan, «haietako bakoitzak bere ekinbideak modu independente batean garatu ahal izatetik harago». «Praktikan, unibertsitate bakoitzaren plan estrategikoak Jaurlaritzak definitu duen lan lerro estrategikoek zehaztutakoak izango dira neurri handi batean».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek egindako agerraldia, atzo, Donostian. ©JON URBE / FOKU

«Harreman asimetrikoak» hausteko eskatu diote Jaurlaritzari

Edurne Begiristain Iosu Alberdi

Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek kontsultarako mahai bat proposatu diote Gasteizi, bitartekari lana egiteko

Jonan Fernandez, atzo, gazteen emantzipaziorako estrategia aurkezten. ©IREKIA

Emantzipatzeko laguntzak jasoko dituzte 25 eta 29 urte artekoek

Edurne Begiristain

Jaurlaritzak gazteen emantzipazioa sustatzeko estrategia ondu du. 2030erako 29 urtera jaitsi nahi du gurasoen etxea uzteko adina

Antton Kurutxarri EEPko lehendakaria agerraldi batean ©Guillaume Fauveau

EEPko ordezkariek Parisen isiltasuna deitoratu dute

Garazi Aduriz Zuñeda

Irailean egin zuten bilkura Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin. Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aipatu zuten nagusiki.

Donostiako ospitalaren atarian gaur goizean egindako protesta bilkura ©Javier Etxezarreta / Efe

Donostia ospitaleko 150 langile inguru batu dira gaur ESIko zerbitzuburuen elkarretaratzera

Edurne Begiristain

Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa salatzeko, protesta jendetsua egin dute goizean ospitaleko atarian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...