Anaia

Arantxa Lete Bergaretxe, Xabierren arreba. ZALDI ERO.
2020ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Oiartzunen omenaldia egin behar zitzaiola, eta prentsaurrekoa egin zen Donostian, Koldo Mitxelenan. Han izan ginen Joxe Anjel Arbelaitz, herriko alkatea, kultur zinegotzia, Antton Valverde eta bostok. Autoan gindoazela, alkateak niri: «Arantxa, zuk ere zerbait esango duzu, bada!». «Ezta pentsatu ere! Nik zer esan behar dut, bada!». Koldo Mitxelena atarian, kazetariak eta zenbait jende. Batak: «Bai, laguna nuen Xabier, eta...». Eta besteak: «Bai, nik ere bai, eta hau eta hura». Zera pentsatu nuen: «Orain derrepentean zenbat lagun Xabierrek!». Horixe pentsatu nuen.«Bera ez dago hemen baietzik ez ezetzik esateko. Alde batekoa da beti informazio guztia». Denak hizketan, ni isilik, eta Xabier abandonatzen ari nintzela iruditu zitzaidan, denen esku uzten ari nintzela. Eta ez dakit zuzen adierazten ari naizen esan nahi dudana... Orduan, zinegotziari esan nion: «Lehen ez dudala hitz egingo esan dizut, baina bai, hamar lerro bada ere, idatzi eta irakurriko ditut. Neure ekarpena egingo dut». Horixe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.