BAKARRIZKETA

Etorkizuna dieselarentzat

Irune Lasa.
2018ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
«Laster gas isuriak ez dira arazo izango», azaldu du aste honetan Bosch taldeko buruzagi exekutiboak, Volkmar Denner-ek. Konpainiako ingeniariek diesel motorren nitrogeno oxido isuriak nabarmen murrizten dituen «lorpena» erdietsi dute.

1. Baina, diesel motorrenak ez al zuen egin? Hiri handietan debekatu egin nahi dituzte diesel autoak, VWko eskandalua...Alemanez azalduta: Diesel motorrak, 'kaput'. Dennerren arabera ez. Boscheko buruzagiaren ustez, «badago etorkizuna dieselarentzat», bere ingeniariek lortu dutelako diesel motorrei leporatzen zaien gaitz handiena sendatzea. Nitrogeno oxidoen isuria nabarmen murriztea.

2. Grial Santua topatu dute orduan. Zein da miraria? Dirudienez, ez da miraririk izan. Boscheko ingeniariek egun jada existitzen diren teknologiak finduta lortu dute nitrogeno oxido isuriak txikitzea. Betiere konpainiaren arabera, hobetu egin dituzte diesel motorreko injekzio teknologia eta airearen kudeaketa sistema. Eta, batez ere, kudeaketa termikoa kontrolatzen duen softwarea hobetu dute. Horiek guztiak dituen diesel motorrak kilometroko hamahiru miligramo NOx isurtzen ditu atmosferara —35-40 miligramo hedabide zenbaitek eginiko probetan—.

3. Eta horrekin... zer?Aise gainditzen dituzte gaur egun isuriei ezarritako mugak, eta, are errazago, 2020tik aurrera Europako Batasunean indarrean jarriko den 120 miligramoen muga. Orain arte, zalantza handiak zeuden ea diesel ibilgailuak araudi hori betetzeko gai izangoziren .

4. Dena den, hori garestia izango da, ezta? Hain justu, ezetz diote Boschekoek. Autoetan ez dela aldaketa konplexurik egin behar eta, beraz, haien motorrak dituzten diesel autoak ez direla horren garestiak izango.

5. Arazoa konponduta orduan. Bikain. Et, et, et... Oraindik ikusteko dago zenbateraino betetzen diren Boschen promesak. Adibidez, beharbada, isuriak murrizten dituen sistema horrek ez du iraupen luzerik. Ikusi beharko da. Behar bezala aztertu. Horretarako prest dagoela dio Boschek, eta gardentasun handiagoa eskatu du bai erregaietako autoei bai auto elektrikoei egiten zaizkien testetan.

6. Mmm... Ez al zen atzeman Boschekoa testa egiten ari zitzaiela eta VW autoen isuriak aldatzen zituen softwarea? Ez da halakorik frogatu oraindik. Iruzurrarekin loturarik zuela ukatu egin zuen Boschek, eta AEBetan 328 milioi euroko akordioa iritsi zuen salaketa jarritako autojabeekin.

7. Orduan... autoa nolakoa? Gasolina? Diesela? Elektrikoa? Eta garraio publikoa hobetzea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.