Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Ez naiz dohakabea

2019ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Erditzeko nahiz hiltzeko
kolore horrekin,
ilargia geldi dago.
Nondibait bidalia,
ez daki nora joan.

Uste dut beldur dela
inguruko izar nimioek
eraso diezaioten,
Ibizako eltxoek bezala.

Ilargia geldi dago.
Laino xoil batek etorri
behar izan du
gelditasuna mugi zedin.

Pentsatzen ari naiz
nola adierazi zirrarak,
ilargiak eraginak.
Ezin dut kontenplatu
edertasun bat
adierazten saiatu gabe.

Azkenean,
ilargia joan da.
Bihar ere badatorke
eta nik berdin egingo.
Hasiko naiz eragiten
pentsamenduei,
sentimenduei,
eta bitartean ilargia
joana izango da.
Argi dago.
Ez naiz dohakabea.
Ergela naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.