Albistea entzun

'Harmaila' sortu dute, euskarazko kirol aldizkaria, hutsune bat beteta

Urtean bost zenbaki argitaratuko dituzte, «oraingoz». Martxan dituzte 'Harmaila.eus' webgunea eta sare sozialetako soslaiak

Urtzi Urkizu -

2017ko uztailak 28

Euskarazko kirol kazetaritzan zegoen hutsune bat betetzeko asmoarekin, Harmaila aldizkaria sortu dute Aitor Manterola kirol kazetari eta BERRIAko kolaboratzaileak, Eñaut Barandiaran gidoilari eta kirol zuzendariak eta Iñaki Berastegi kirol esatariak. Urtean bost zenbaki argitaratzeko asmoa azaldu dute, eta harpidedunek izango dute aukera paperezko argitalpena irakurtzeko. Harmaila.eus webgunean bestelako edukiak ere argitaratuko dituzte, maiztasun jakinik gabe.

Hedabidearen aurkezpenean, sortzaileek diote «presarik gabeko» aldizkaria dela Harmaila. «Patxadaz irakurtzekoa. Mamitsua, kirola eta kirolariak azaletik lantzen ez dituena. Luze eta zabal, bukatu eta etzan, hainbat kiroletako hiztegira jota. Egunerokoaren zoroa baino, gehiago gustatzen zaigu lasaitasuna, gertaerei perspektibaz begiratzea, eta gaiak soseguz lantzea».

Manterolak azaldu du «aspaldi» zutela buruan euskarazko kirol aldizkari bat sortzea. «2012. urtean, Futbolmamia ataria sortu eta gutxira, Eñaut Barandiaran eta biok elkartu ginen, eta Euskal Herrian dagoen kirolzaletasunarekin zerbait egin zitekeela pentsatu genuen. Saiakera egin beharra zegoela ikusi genuen».

Aldizkariaren sortzaileek uste dute euskaldun asko egon daitezkeela kirolaz irakurriko luketenak. «Aldizkari pausatu bat egin nahi dugu, lasai irakurtzekoa». Elkarrizketa eta erreportaje luzeak dira aldizkariaren osagaiak. «Webgunean, tartean, eduki laburragoak ere argitaratuko ditugu», iragarri du Manterolak.

Sortzaileek argi dituzte hedabidearen ezaugarriak: «Euskal Herriko lurralde ikuspegia izango du, eta genero berdintasun aldetik emakumeen kirolean arreta jarriko du». Iragarri dute herri mailako kirolera hurbildu nahi dutela, «gertutasuna» irabazteko.

Finantzaketa «ahalik eta gehien» harpidetza bidez izatea nahiko luketela azaldu du Manterolak. «Diru laguntzak eta publizitate sarrerak ere lortu nahiko genituzke. Komunikazio talde batzuekin hitz egin nahi dugu, ea proiektua interesgarri ikusten duten, elkarlanean aritzeko».

Kolaboratzaile zerrenda bat dute osatua, aurrera begira. «Zerrenda zabala dugu, baina ez dago itxia. 0 zenbakian, musu truk idatzi dute kolaboratzaileek, baina aurrerantzean kobratuko dute».

Interneteko sare sozialetan soslaiak sortu dituzte. «Denen artean» bete nahiko lukete euskarazko harmaila.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Circom sariak banatu dituzte Donostian ©ETB

Egungo erronkak aztertu dituzte 39. Circom biltzarrean

Urtzi Urkizu

Danimarkako TV2 Nord kateak jaso du Gran Prix saria, Donostian. Ukrainako ‘Hromdaske’ hedabideko bi kazetarik hitzaldia eman dute.

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...