Albistea entzun

Igandeetako azal kutunena, katiluena

«Hoztu da 'denontzako kafea'» titulua zeraman azalak 389 boto jaso ditu. 798 lagunek parte hartu dute azal onena aukeratzeko bozketan
Urriaren 8an argitaratutako azalak jaso ditu boto gehien.
Urriaren 8an argitaratutako azalak jaso ditu boto gehien. BERRA Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2018ko martxoak 2

BERRIAk iazko hogei azal hautatu ditu, eta azkeneko astean irakurleei gustukoenak bozkatzeko aukera eman die; igandeetako azalak horiek guztiak. 798 lagunek parte hartu dute bozketan, eta bakoitzak hiru azal aukeratu ditu. Bozkatuena 2017ko urriaren 8an argitaratu zen azala izan da: Hoztu da 'denontzako kafea' titulua darama, eta azpitituluak erreportajearen gaia kokatzen du: «Kataluniako prozesuak kinka larrian jarri du Espainiako autonomien sistema. 1978ko erregimenaren oinarriak txiki-txiki eginda geratu dira».

Azal horrek arrakasta handia izan zuen sare sozialetan, eta Katalunian ere harrera beroa izan zuen. BERRIAren larunbat gaueko txioak —azalaren aurrerapenak— 600 birtxio baino gehiago izan zituen, eta 800 txiolarik baino gehiagok atsegin izan zuten. Quim Monzo kazetari eta idazleak katalanezko txio bat idatzi zuen azala erakutsiz, eta 2.600 birtxio baino gehiago izan zituen. Gainera, erabiltzaile askok partekatu zuten azala sare sozialetan.

Katalunian askori gustatu zitzaien azal hura. Horren erakusgarri, L'Avenç aldizkariak 40. urteurreneko zenbakia ilustratzeko erabili zuen irudia —BERRIAri baimena eskatuta—. Kataluniaren eta Espainiaren arteko harremanari buruzkoa zen zenbaki horren gai nagusia.

Mikel P. Ansa BERRIAren azalen arduradunak bideo bat egin zuen azal hura nola egin zuten azalduz; bideo hori egunkariaren webgunean ikus daiteke.

Hiru irabazle zozketan

BERRIAk antolatu duen bozketan parte hartu duten irakurleen erdiek aukeratu dute katiluen azala: 389k. Bigarren geratu da emakumeen kontrako tratu txarren inguruko azala, azaroaren 26an argitaratua —211 boto—. Bozkatuenen artean hirugarrena, berriz, Elizaren pederastia kasuen ingurukoa izan da, urtarrilaren 29an argitaratua —140 boto—.

Botoa eman dutenen artean, BERRIAk hiru azalik bozkatuenen lamina eta urtebeterako asteburuko harpidetza zozkatu ditu. Irabazleak honako hauek dira: Itsaso Gangoitia Mazorriaga, Maite Garmendia eta Irati Majuelo Itoiz.

Aipatutako hiru azalik bozkatuenen ostean, Europako alderdi sozialdemokraten gainbeheraren ingurukoa gelditu da laugarren —arrosa bat zukutzen ageri da bertan, Ezin gehiago zukutu tituluarekin—. Bosgarren lekuan, berriz, urriaren 1eko Kataluniako erreferendumaren egunean argitaratu zena izan da: U-1: herri bat, erabaki bat titulua irakur zitekeen orduko hartan.

Azal bakoitzaren atzean, batetik, astebeteko talde lana dago gutxienez, eta, bestetik, kazetaritza eskaintza berri bat, azal horien ondotik. Maixa Olano BERRIAko diseinu arduradunak eta Mikel P. Ansa azalen arduradunak bideo batean kontatu dituzte azalen gaineko gorabeherak —webgunean ikus daiteke—.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Berria Ikasgelaren Tutoriala

BERRIA Ikasgela, egunerokoarekin ikasteko tresna

Mikel P. Ansa

Proiektu berri bat sortu du BERRIA egunkariak: Ikasgela. 12 urtetik aurrerako ikasleekin eskola orduetan lantzeko gaiak proposatuko ditu webgune batean: Berria.eus/ikasgela.

Aguada Fenixeko indusketa gunea, LIDAR teknologia bidez hartutako irudi batean. / ©Alfonso Bouchot / Wikimedia Commons (CC BY-SA)

Ezkutaturik dauden 478 monumentu aurkitu dituzte Mexikon laser bidez

Jon Ordoñez Garmendia

Oihanak estaltzen dituen lautada artifizialak atzeman ditu zientzialari talde batek, Mexikoko Gobernuak LIDAR teknologia bidez hartutako irudiak aztertuz.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«'Kontrol' hitzak adiera ezberdinak ditu armen merkatuaz hitz egitean»

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Urteak daramatza Calvok armen salerosketa ikertzen, Delas zentroan. Industria hori kontrolatzea posible den ala ez: galdera hori izango du hizpide Gasteizen bihar emango duen hitzaldian.
HBO Max plataformak gaur estreinatuko du <em>Todo lo otro</em> telesaila; Abril Zamorak sortu du. ©HBO MAX

HBO Max gaurtik martxan da Hego Euskal Herrian, eduki berriekin

Urtzi Urkizu

Plataforman HBO, Max Originals, Warner Bros, DC eta Cartoon Networkeko edukiak daude

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.