Urmugari buruzko dokumentala ere, martxan

2020ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Urmuga proiektuak dituen adarretako bat dokumentala da. Aurreko prestakizunetan, ibilbidean zehar eta kontzertuetan irudiak ari dira grabatzen proiektuaren gorabehera guztiak azalduko duen dokumentala osatzeko. Mattin Zeberio, Telmo Basterretxea, Ander Reviejo eta Ruben Crespo ari dira lan horretan.

Azaroan izan zituen lehen solasaldiak Mattin Zeberiok bere osaba Migel Zeberiorekin, Et Incarnatus orkestraren zuzendari eta proiektuaren sortzaileetako batekin. Abenduan eta urtarrilean hasi ziren grabatzen Felipe Uriarte mendizalearekin, Urmugaren beste sortzailearekin, Okaben, Delikan, Aralarren eta beste zenbait tokitan. Sustapenbideo laburra erakutsi zutenean hasi zen dena martxan, eta proiektuaren abiarazlea izan zen.

Hasieran, dokumentala egiteko asmoa zegoen bakarrik, baina proiektua handituz joan da, eta hiru gauza batera egiten ari da lanean talde gaztea. Dokumental laburra urte amaierarako, beste bat luzea datorren urterako, eta, halaber, ETBrekin lankidetzan, musika programa bat kontzertu guztietako abestiekin.

Horretarako, denera, bost kamera, lau operadore eta dron bat darabiltzate. Elkarlanean ari dira, baina telebista programaren ardura, gehienbat, Telmo Basterretxearena da, eta dokumentalaren sormen zuzendaritzan Mattin Zeberio dabil, sare bat osatuz denen artean. Aurretik irabazitako beste sari batzuekin batera, Zeberiok 2017ko Mendifilm festibalean euskarazko filmik onenaren saria lortu zuen, Zortzi Yukon lanarekin. Gaur egun, ikus-entzunezko komunikazioari buruzko ikasketak egiten ari da Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.