Ingalaterra: faboritoetako bat da

Harry Kane. PETER POWELL / FOKU.
Iñaki Berastegi.
2021eko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Errusiako Munduko Kopan egindakoa hobetu nahi du Ingalaterrak: finalerako sailkatu eta txapelketa irabazi. Frantziarekin batera, hautagai nagusien zerrendan dago. Hori lortzeko, talde indartsua izateaz gain, etxean jokatuko du. Izan ere, Eurokopa 11 herrialdetan jokatuko bada ere, multzoko partida guztiak Londresen jokatuko ditu Ingalaterrak, eta finalerdiak eta finala ere Wembleyn izango dira. Beraz, aldagai hori ere aldeko du Ingalaterrak.

Harry Kane Tottenhameko aurrelaria da Gareth Southgatek zuzentzen duen selekzioko izar nagusia. Baina ez da bakarra: Raheem Sterling, Jadon Sancho, Jack Grealish, Mason Mount edo Phil Foden ere puntako jokalariak dira. Azken urteetan gertatu bezala, atezainak izan daitezke ahulgune nagusia, baina, orokorrean, azken txapelketa nagusietako talderik onena eta orekatuena du Ingalaterrak. Hala ere, Harry Maguire eta Jordan Hendersonen gisako jokalari garrantzitsuen egoera fisikoarekin bada zalantza.

Jokatzeko moduari dagokionez, ikusteko dago Southgatek bost jokalariko defentsaren aldeko apustua mantendu edo, azken lagunarteko batzuetan egin bezala, atzealdea lau jokalarirekin osatzen duen. Jordan Pickford izango da atezain titularra, Maguire ondo osatzen bada bera izango da atzeko lerroko liderra Kyle Walkerrekin batera, eta zelai erditik aurrera nahi beste aukera dauzka Southgatek. Hasieran, Declan Rice izan daiteke taldeko aingura Hendersonekin batera, eta ikusteko dago zelai erdiko beste jokalaria eta hegalekoak zeintzuk izango diren, Kane ziurtzat jo daitekeelako hasierako hamaikakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.