Ruiz Balerdi

2021eko irailaren 28a
00:00
Entzun
Anjel Otaegiren abokatu Pedro Ruiz Balerdiren alegatoa: «[Gerra] Kontseiluak arrazoizkotzat jo behar du ETAko kide batzuek pertsona bat hiltzea erabakitzen baldin badute, pertsona hura non aurkitu behar den jakitea, auzipetuak beharbada eman zuen informazioa, pertsona haren izena, kargua, helbidea eta ofizioa, fiskal militarraren egitateen zerrendaren arabera, ohiko konplizitate-egintza dela, delitua egiten laguntzea dela, baina ez duela bere egintzak egilekidetzara eramateko adinako beharrezkotasuna».

Ruiz Balerdi konplizitateari atxiki zitzaion. Epaile militarrek egilekidetzara eraman zuten delitua.

Irakurtzekoa da sumario irregulartasunez bezainbat zentzugabekeriaz bete hura. Zuzenbide fakultateetan lantzeko gai baliosa.

1975eko irailaren 27 hartan bost militante hil zituzten Francoren guardia zibil eta poliziak: Txiki, Otaegi, Sanchez Bravo, Baena, Garcia Sanz. Sumarioen zakuetan sartu eta zigortuak, berriz, nahi beste izan ziren. Diktadoreak, azkenetan, urteak lehenago oinorde izendatua zuen Juan Carlos I.a Borboikoa. Honen oinorde da Espainian errege.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.