AZKEN HIRU ASTEETAKO ESANAK

2018ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Itxaso Atutxa. EAJren BBBko presidentea

«Madrilek ez zion Euskadiri ematen espetxe eskumena, ETAgatik. Urrezko aukera dago orain».

Onintza Ostolaza. Euskal presoen abokatua

«Desagertu behar dira salbuespen politika eta neurriak, Zuzenbidean eta Justizian kokatzeko».

Rafaela Romero. PSE-EEko legebiltzarkidea

«ETAk utzi zuen, eta guztiok egongo garen bizikidetza bat eraikitzea merezi du euskal gizarteak».

Jonan Fernandez. Jaurlaritzako Bizikidetzaburua

«Lege baldintzak badaude espetxe politika aldatzeko; gauza desberdinak egiteko lerro batzuk».

 Javier Maroto. PPko diputatua

«Terrorismoaren biktimak kalera ateratzen badira [protestan], PPk lagundu egingo die».

Arnaldo Otegi. EH Bilduko koordinatzailea

«Lehenengo urratsa presoak Euskal Herrira. Bigarrena, babes zabaleko bide orria, denak etxera».

Iñigo Urkullu. Jaurlaritzako lehendakaria

«Legedia betetzeko soilik eskatzen dut, eta ez saiatzeko salbuespeneko neurriak ezartzen».

Uxue Barkos. Nafarroako lehendakaria

«Kartzela arloan politika bereziak amaitzeko eta arruntera itzultzeko eskatzen ari gara».

Fernando Grande-Marlaska. Espainiako Barne ministroa

«Gobernual indibidualki ezarriko du espetxe araudia, legedia beteta eta gardentasunez».

Pedro Sanchez. Espainiako gobernuburua

«ETA desegin ostean, errealitate berrira egokitu behar da, espetxe politika berriro aztertuta».

Consuelo Ordoñez. Coviteko presidentea

«Baldintza bakarra eskatzen dugu presoak hurbiltzeko: ETAren arbuioa egitea haiek».

Agus Hernan. Foro Sozialeko bozeramailea

«Itxaropenerako leiho bat ireki da, eta espetxe politika aldatzeko gehiengo zabalak dira hemen».

Laura Gomez. Orain Presoak-eko eleduna

«Espetxe politika hau iraganean kateatuta dago. Etorkizunari begira jartzeko garaia da».

Patricia Velez. Etxerat-eko bozeramailea

«Gerturatzearen kasuan, eskubideez eta legeez hitz egiten ari gara. Ezin gara itxaroten egon».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.