APP EZAGUNENAK

2022ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Doakoak dira eta Android zein IOS gailuetarako daude egokituta gehienak. Funtzionatzeko modua berbera da ia denetan: espezie edo paisaia jakin horri sakelakoarekin argazkia atera, eta partekatu.

Txoriak behatzeko. Merlin Bird ID izeneko da ezagunena: identifikaziorako ez ezik, txorien kantuak ezagutzeko aukera ere ematen du. BirdNET eta Avefy ere ezagunak dira.

Onddoak behatzeko. Mushtool da ezagunena, baina Identificador de Setas, Fungipedia, Boletus eta Setas Pro izenekoak ere erabiltzen dira.

Mendiak behatzeko. Wikilocek eta SportsTrackerrek zabalkunde handia izan dute. Badaude gailurrak identifikatzen dituztenak ere: Peak Finder eta Peak Visor, esaterako.

Zerua behatzeko. SkySafari, Sky Map eta Mapa Estelar dira ezagunenak. ISS Detector, Vigilantes de la Noche eta Cazasteroides ere bai, herritarren zientziarako.

Zuhaitzak eta landareak behatzeko. Iberiar Penintsulako zuhaitzak idenfikatzeko balio du Arbolapp aplikazioak. PlantNet eta FlowerChecker izenekoek mundu osoko landareak identifikatzen dituzte.

Orokorrak. iNaturalistek milioika erabiltzaile ditu. Haren bertsioa da Natusfera. Observation.org, Map of Life eta BV Movil izenekoek ere badute sona. Animal Trackerrek animalien jarraipena egiteko aukera ematen du. iTrack Wildlife izenekoak animalien lorratzak identifikatzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.