NEURRIAK

2018ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Martxan alderdiko diputatuekin elkartu ondoren, atzo eguerdian iragarri zituen Edouard Philippe lehen ministroak Jaka Horien mugimenduari aurre egiteko Frantziako Gobernuak hartuko dituen neurriak. 2019an indarrean sartzekoak ziren zenbait neurri fiskal bertan behera utzi ditu.

Erregaien zergak

Ondoko sei hilabeteetan erregaien prezioen igoeran eraginen luketen neurriak etengo dituzte. Ez dute karbono zerga igoko, ez dituzte gasolinaren eta dieselaren prezioak parekatuko, eta ez dute enpresek erregaiekiko zuten abantaila fiskala bertan behera utziko.

Ibilgailuen azterketa

Sei hilabeteko epean, ez dituzte zorroztuko IAT ibilgailuen azterketa teknikoaren baldintzak.

Elektrizitatea

2019ko maiatzera arte elektrizitatearen prezioan emendatzerik ez izatera engaiatu da.

Nazio eztabaida

Zergen eta gastu publikoaren inguruko nazio eztabaida egitera deitu du abenduaren 15etik martxoaren 1era. Eztabaidatik «aterabide konkretuak» aterako direla espero du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.