Batzuek asko, beste batzuek gutxiegi

Legealdi hasieratik, legebiltzar taldeek 4.200 ekinbide aurkeztu dituzte. PPko Carmelo Barriok aurkeztu du proposamen gehien. Hamasei legebiltzarkidek ez dute bat bera ere erregistratu.

Edurne Begiristain.
2019ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Legez besteko proposamenak, agerraldi eskaerak, mozioak, galderak... legebiltzarkideen egunerokoari lotuta dago Eusko Legebiltzarrean ekinbideak aurkeztea. Legebiltzarkide denek, baina, ez dute kopuru berberean egiten. Alde handia dago legebiltzarkide batzuen eta besteen jardunaren artean. Eta baita talde batzuen eta besteen artean ere. Eusko Legebiltzarreko webguneak jasotzen ditu taldeen eta legebiltzarkideen jardunari buruzko datuak, eta edozeinek kontsultatu ditzake, klik batean.

2016an legealdia abiatu zenetik, orotara 4.200 ekinbide inguru aurkeztu dituzte legebiltzar taldeek. EH Bildu taldeak eraman du ekinbide gehien legebiltzarrera: 1.633. Haren atzetik daude PP (1.214) eta Elkarrekin Podemos (1.184). Askoz gutxiago dira gobernuko bazkideek propio aurkeztutakoak: 89 ekinbide sinatu ditu PSE-EEk, eta 88 EAJk. Kopuru horiek handituz joango dira astez aste, oraindik eztabaidatu gabe baitaude ehunka proposamen. Hala, oraintxe bertan, EH Bilduren beste 311 ekinbide ari dira tramitatzen, Elkarrekin Podemosen 255, PPren 122, EAJren 56 eta PSEren beste 57.

Taldeen artean ez ezik, legebiltzarkideen artean ere alde handia dago. Legebiltzarkide batzuk bereziki dira langileak, eta proposamen ugari aurkezten dituzte. PPko bi legebiltzarkide eta EH Bilduko bat daude lehen hiru postuetan. Carmelo Barrio PPko legebiltzarkideak aurkeztu du orain arte ekinbide gehien (457), EH Bilduko Rebeka Ubera da bigarren (388), eta haren atzetik dago PPko Mari Carmen Lopez de Okariz (248). Ekinbide ugari erregistratu dituzte, halaber, Elkarrekin Podemoseko Jose Ramon Becerrak( 242), PPko Nerea LLanosek (127) eta EH Bilduko Josu Estarronak ( 117).

Bat ere ez

Rankingaren beste aldean, berriz, askoz ere eskasagoak dira kopuruak. Legebiltzarreko datuei erreparatuz gero, EAJko eta PSEko legebiltzarkide batzuek ez dute proposamen bat bera ere erregistratu legealdi honetan. EAJko hamalau legebiltzarkidek ez dute ekinbiderik aurkeztu legebiltzarrean. Horien artean daude, besteak beste, Ana Oregi, Begoña Otalora, Iñaki Agirre eta Juan Carlos Ramirez-Escudero. PSEtik, berriz, Idoia Mendi eta Rafaela Romerok proposamen bat bera ere ez dute erregistratu legealdia hasi zenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.