Albistea entzun

KRITIKA. Musika

Gernikatik datorren etorkizuna

Jon Malaxetxebarria musika zuzendaria Gernikan jaioa da, 1984an.
Jon Malaxetxebarria musika zuzendaria Gernikan jaioa da, 1984an. TOM BANGBALA

Jesus Mari Begoña -

2014ko azaroak 18

Bilboko Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Jon Malaxetxebarria. Egitaraua: Jesus Guridi, Camille Saint-Saens eta Edward Elgarren lanak. Pianista bakarlaria: Elisso Bolkfatze. Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia. Eguna: Azaroak 14.

Bi ustekabe atsegin eskaini dizkigu Bilbao Orkestra Sinfonikoak denboraldiko 4.kontzertuko egitarau berrian : Georgiako Elisso Bolkfatze piano jotzaile aparta eta Jon Malaxetxebarria zuzendariaren aurkezpen handia. Biek ala biek, bakoitzak bere arloan, goi-tonua eman zioten orkestraren on egiteari. Izan ere, Jesus Guridiren On Kixoteren abentura bat izeneko poema sinfonikoarekin eman zuten hasiera zuzendariak eta orkestrak. Bertan, arabar konpositoreak, On Kixotek euskal ezkutariarekin izan zuen topaketa kontatzen du Gaztelako eta euskal folkloreko gaiak erabiliz —Horra hor goiko, hain zuzen—. Honetan esan behar da zuzendariak eta orkestrak, batak zein besteak ez zutela arazorik izan harmonia bertikaletik datorren ildo gaztelarra eta harmonia horizontaletik datorren euskal ildo tematikoak erraztasunez kontrajartzeko. Den dena, orkestrazio dirdiratsuak ematen duen abagunea ondo aprobetxatuz. Aldiz, Camille Saint-Saens-en 2.kontzertua piano eta orkestrarako, sol minorrean obran pianoak bereganatzen du protagonismoa eta…zailtasunak. Elisso Bolkfatzek aise gainditu zuen pianoak eskatzen zuen birtuosismoa: hau da, digitazio egokia, lirismo eta freskotasun aproposak eta musikaltasun sentsiblea. Horrela jo zuen hasierako kadenza-n lirismotik hasita azken eskala eta arpegioak arinekin bukatzeko. Horrela jarraitzen zuen bigarrenean, umorearen eta trebeziaren artean, deabruzko presto-an bukatzeko, benetako froga pianista birtuosoarentzat. Gure orkestrak ondo lagundu zion zuzendariaren aginduz, pianoaren eta orkestraren arteko lehenengo mugimenduaren azken denbora-pasak kenduta. Edwar Elgarren Enigma Bariazioak aproposa da zuzendari baten gaitasuna frogatzeko izaera desberdinetako erretratuak egiten baititu. Jon Malaxetxebarria zuzendari gazteak irakurketa zehatza eta interpretazio klasikoa egin zuen bere eskuetan oso ondo jo zuen orkestraren aurrean. Partituraren gora-beherak eta orkestraren kontrola izan zituen, eta baita musikarien errespetua ere. Gure ustez, handia izateko oinarriak finkatu ditu, esperientziak eta lanak ematen duen heldutasunaren esperoan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<em>Emakumeak abstrakziogile</em> erakusketako hainbat obra, Bilboko Guggenheim museoan. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Motibo ez-abstraktuak

Iñigo Astiz

Emakumezko artistek abstrakzioaren historian izan duten lekua aldarrikatzen duen erakusketa bat zabaldu du Bilboko Guggenheim museoak: 'Emakumeak abstrakziogile'. Guztira, 110 artistaren 400 obra baino gehiago bildu dituzte

Jon Bagues, iazko urtarrilean, Eresbileko zuzendari gisa egindako azken agerraldietako batean, Donostian. ©J.C. RUIZ / FOKU

Jon Baguesi emango dio Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria

Ane Eslava - Itziar Ugarte Irizar

Euskal musikaren ondarearen alde eginiko lanagatik sarituko dute Eresbileko zuzendari izandakoa
Xabier Erkizia eta Maialen Lujanbio, atzo, Tabakalerako eskailerapean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Errealitatea, artelan bat bezala

Gorka Arrese

Maialen Lujanbiok 'Bizitza happening' soinu instalazioa paratu du Tabakalerako eskaileran

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.