Sanferminak

JAIA ETA ALDARRIA

Herri Sanferminak plataformak ekitaldi ugari antolatuko ditu Oko plazan eta Errekoleten plazan, jaia eta aldarria uztartuta.
Herri Sanferminak plataformak kontzertu interesgarriak antolatuko ditu Iruñeko Oko plazan eta Errekoleten plazan, sanferminetan.
Herri Sanferminak plataformak kontzertu interesgarriak antolatuko ditu Iruñeko Oko plazan eta Errekoleten plazan, sanferminetan. LANDER FDZ. ARROYABE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Joxi Ubeda Goikoetxea -

2018ko uztailak 6

Sanferminetako jai eredua iraultzeko Iruñeko herri mugimenduak 2016 urtean sortutako plataforma da Herri Sanferminak. Balio hauetan sakontzea da haren helburua: jai herrikoiak, parte hartzaileak, ekologistak, kulturalak, feministak, pluralak, antikapitalistak eta euskaldunak.

Jaien hatsa, oihaneko dantza! lelopean antolatu dute aurtengo sanferminetarako egitaraua, Herri Sanferminak plataformako kideek azaldu dutenez. «Amazonas, hori omen da bizitza posible egiten duen munduaren birika. Eta gure Amazonas propioa, sanferminetan, Herri Sanferminak dira. Horregatik, hauxe da aurtengo leloa: Jaien hatsa, oihaneko dantza!. Sanferminetan, eta baita urteko gainontzeko egunetan ere, diru eta botere gosez Iruñea hiri merkantzia bilakatzen dutenen aurrean ozen diogu; Iruñea ez dago salgai! Ez kultura, ez lurra, ez hizkuntza, ez etxebizitza… ezta gure gorputzak ere. Eta hori argi geratzen ez zaionaren aurrean ezinbestekoa da autodefentsa, feminista kasurako».

Bestelako harreman batzuen alde daude: «Herri sanferminak sanferminetako harreman ereduak elkartasunean eta interes komunetan oinarritzeko hatsa dira, eta ez interes indibidualista kapitalistetan».

Uztailaren 6an herri txupinazoa egingo dute Errekoleten plazan, 14:30ean, eta uztailaren 14ra arte askotariko jarduerak eta ikuskizunak antolatu dituzte Oko plazan eta Errekoleten plazan, jaia eta aldarria uztartuta, ongi pasatzea eta kontzientziak astintzea xede. Iruñeko alde zaharrean daude bi plaza horiek.

Besteak beste, musika talde eta disko jartzaile hauek ariko dira bietan: Itziarren Semeak, Flitter, Iñigo Buitraker, 3indarrok Elektrotxaranga, Bad Sound System, Señor No, NeskaRap, Gabenara, Ardi Beltza, Skabidean, Koban, Anita Parker, Moonshakers, The Guilty Brigade, DJ Jungle, DJ Jotatxo, DJ Reimy eta Tarantistak DJak.

Musika taldeez gain, Hodei magoaren eta beste artista batzuen ikuskizunak egongo dira, eta bestelako jarduerak ere bai: herri zumba, herri dantza-saioak, Munduko Dantzak festibala, herri kirol parte-hartzaileen probak, haurrentzako jokoak, aurpegia margotzeko tailerrak, Txiki Sortzaileak tailerra, puzgarriak...

Halaber, azoka ekologikoa zabalduko dute, eta OroJoko Herrikadak egingo dituzte, «adin guztietako sanferminetako herri olinpiadak». Parte hartu nahi duenak 6-10 laguneko talde bat osatu behar du, taldeak zer izen eta zer bereizgarri izango duen erabaki, eta izena eman behar du okojokohsf@ gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Otordu gozoak

Herri Sanferminak plataformak herri jantokia prestatuko du jaietan otordu gozoak egiteko, jaki ekologikoekin eta KM0 ereduko produktuekin: hamaiketakoak, bazkariak eta afariak. Erreserbak egin daitezke 657-997 855 telefono zenbakira deituta edo mezu bat bidalita hsf.erreserbak@ gmail.com helbide elektronikora.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Goizean goizetik jendea pilatzen da Bilboko komun publikoetan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Mapan jarri dituzte

Zihara Jainaga Larrinaga

Taberna eta jatetxeen itxieraren ondorioz, ilara luzeak egiten dira Bilbo erdiguneko komun publikoetan. Erabiltzaileek eskatu dute askoz gehiago behar direla .
 ©CC0

Pandemia urtearen osteko planak

Uxue Gutierrez Lorenzo

COVID-19aren pandemiak markatu du 2020a. Urte berria, baina, bide berriak arakatu edo erdibidean lagatako zenbait berriro hartzeko urtea izan daiteke. Kontzertuak, bertso saioak, bidaiak eta Olinpiar Jokoak dira hainbat arlotako profesionalek buruan dantzan dituzten nahietako zenbait.
 ©JON URBE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna