AHOLKU SORTAK

2020ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Osasun eskubidearen aldeko elkarte Osaldek hainbat gida plazaratu ditu COVID-19 gaitzaren epidemian buruko osasuna zaintze aldera. Horra hainbat gomendio, atalka:

Populazio orokorrarentzat

Ondoeza dakarten pentsamenduak identifikatu. Beti gaixotasunean pentsatzen aritzeak ondoezarekin lotutako sintomak agertzea edo handitzea ekar dezake.

Informazio ona zabaldu. Haurrei edo edadekoei gaitzari buruzko informazioa ematea tokatzen bada, egiazko argibideak ematea komeni da, bakoitzak ulertzeko moduan azalduta. Beti gaiari buruz jardutea, ordea, ez da ona. Iturri ofizialetatik edan behar da beti aurretik.

Adikzioak dituztenentzat

Nork bere burua zaindu behar du. Norberak indarra jarri behar du bere esku dauden babes eta osasun neurrietan: garbitasun ohiturak indartu, ariketa fisikoa egin, errutina batzuei eutsi... Birusa geratzea ez da haien egitekoa. Eguneroko martxarako errutina batzuk jartzea komeni da, eta, ahal dela, jarduera jakin batzuei atxikita antolatzea astia.

Ez da bakartzera jo behar. Komeni da etxean pertsona maiteekin tarte onak pasatzea, urrun daudenekin ere harremanak izatea. Bakarrik egoteko eta beste gauza batzuetan pentsatzeko tarteak ere behar dira.

Adi sintomei. Emozioren bat ezin dela kontrolatu erakusten duten sintomak ikusiz gero, laguntza eskatzea komeni da, eta buruko osasuneko profesionalen batekin harremanetan jartzea lehenbailehen. Kominigarria da ingurukoei kezken berri ematea ere.

Doluan daudenentzat

Familian, eta bakarka. Agur esateko errituak landu behar dira sendi barruan; hildakoari buruz aritzeko espazioak sortu behar dira. Bakarka, normala da aldi bat behar izatea jazotakoaren kontzientzia izateko.

Emozioak errespetatu eta onartu. Negarra, isiltasuna, aztoramendua, nahigabea, haserrea... Doluak dakartzan emozio guztiak onartu eta errespetatu behar dira.

Ez jo psikofarmakoak erabiltzera. Behar-beharrezko kasuetan baino ez dira erabili behar psikofarmakoak. Hobe da buruko osasuneko arta telematikoa jasotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.