Donostiako Nazioarteko 64. Zinemaldia. KRITIKA. Zuzendari Berriak

Hiroshima kuttuna

Beñat Eizagirre Indo.
2016ko irailaren 24a
00:00
Entzun

'Lumières d'été

Zuzendaria: Jean-Gabriel Periot. Herrialdea: Frantzia.Iraupena: 83 minutu.

Jean-Gabriel Periot frantziarraren Lumières d'été film atsegin eta xumea ikusi ahal izan da Zuzendari Berriak sailean. Hitz batean esateko, didaktikoa da egitasmoa, baina entretenitzera ere iristen da. Argi dago egileari historia biziki interesatzen zaiola, iaz Une jeunesse allemande aurkeztu baitzuen Zabaltegi-n —Zinebin ere estreinatu zen—.

Oraingo honetan, Bigarren Mundu Gerrako gertakari latzenetako baten lekukotza dakarkigu, Hiroshima eta Nagasakiren erasoaren 70. urteurrena dela eta, bonba atomikoek eragin zuten suntsiketa gogoraraztea baitu helburu. Horretarako, Hiroshima hirira bidaiatuko dugu Parisen bizi eta lan egiten duen Akihiri dokumentalgilearen eskutik. Hasieran, azalpenezko dokumental konbentzional eta arrunta dela pentsa dezakegu, hibakusha—hala deitzen zaie biktimei— baten lekukotza entzun baitezakegu, luze eta zabal. Eta eszena hori hain justu astuna eta aspergarria suertatzen da. Horregatik, eskertzekoa da ondoren istorioak hartzen duen norabidea; izan ere, dramaz baliatuko baita bertan gertatutako sarraskiaren berri emateko. Before Sunrise zoragarriaren antza har dezake, bi ezezagunek Hiroshimako kaleakelkarrekin zeharkatuko baitituzte, eta ondoren, itsasoaren ertzean, adineko gizon batekin eta haur batekin topo egin. Fikzioko baliabideen erabilera eraginkorra da, nahiz eta hunkigarria izatera ailegatzen ez den. Tonu alaia mantentzen du une oro. Argi dago belaunaldi gazteei historiako pasarte latzenak ezagutarazteko fikzioa tresna paregabea dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.