LARREPETIT

Hobeki bizitzeko

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2018ko urtarrilak 10
Ez dut sobera maite Ipar eta Hego Euskal Herrien arteko aldeak nabarmentzea, baina urte berriarekin batera etorri diren prezio igoera madarikatuek eta horiei buruzko datuek zenbait kontu ezin saihestera naramate.

Soldatarekin lotutako aldeak, adibidez. Mariano Rajoy Espainiako presidenteak pozik iragarri zuen langileen gutxieneko soldata igo eginen zuela urte berriarekin batera; zer eta 736 eurora! Oso pozgarria ez zait iruditu niri behintzat, kontuan hartuta neurri horrek berez eragiten dien Gipuzkoa, Bizkai, Araba eta Nafarroako herritarrek gutxienez soldataren herena (ez bada erdia) xahutu beharko dutela alokairuan, eta beste zatia biziraupenean. Baina begiratu Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoari eragiten dion Frantziako Gobernuko datuari, eta hamabi pagatan banatuta 1.498,17 eurokoa da gutxieneko soldata (Hego Euskal Herrikoa hamalau pagatan banatzen den arren, ia bikoitza).

Datuok kontuan hartuta, nekeza iruditzen zait Ipar Euskal Herriko biztanleek azken urteotan abertzaleen zati batek independentziaren alde hartu duen argudioarekin bat egitea: independentzia hobeki bizitzeko behar dugula, alegia. Hobeki bizitzeko, non baino?

Baina egia da, halaber, ongi bizitzea ez dela zertan izan soldata ona izatea. Ongi bizitzea izan baitaiteke kalera atera eta jendearekin trago bat hartzeko harremantzeko? erraztasuna izatea ere. Edota euskaraz egiten duten mediku, administrazioko langile eta unibertsitateko irakasleak izatea haien euskara maila zalantzazkoa izan arren. Edota herriak maiztasunez lotzen dituen garraio publiko bat edukitzea... Alegia, Gipuzkoan ikusten ditudan ezaugarriak, eta Lapurdin ez.

Aukeraketa bat egin behar izanez gero, ez nuke jakinen erraten zein lekutan bizi gaitezkeen ongien. Elkarren arteko zubiak eraikita bakoitzeko onenak hartu eta txarrenak utz ditzakegu agian, elkarrekin hobeki bizitzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna