LARREPETIT

Zentzumenez (II)

Mikele Landa

2017ko abenduak 7
Entzumena gizakion lehen bulkada primitiboa da. Ikusteko gaitasuna jaio ostean datorkigu, baina, hala ere, esnatzea begiak irekitzeari atxikitzen diogu. Begiak itxita igarotzen dugun denbora guztia lozorroak hartuta biziko bagenu bezala. Lotura hori Dziga Vertov (Byalystok, egungo Polonia, 1896) zinemagile abangoardista sobietarrak Kameradun gizona lanean baliatu zuen hiriaren esnatzea irudikatzeko. Iratzarri berri den emakumearen begiak zabalik ikusten ditugun unean, pertsianak ireki eta argia sartzen hasten denean, Kameradun gizonak objektiboa ondo enfokatzen duenean; orduan hasten da hiria bizia eskuratzen. Azken pauso hori berebizikoa da, Vertovek baitzeritzon gizakiok behar bezala begiratu ahal izateko objektiboaren bitartez egin behar dugula so. Kamerak gure ikusmen ahul eta mugatua ordezkatu behar omen du.

Orduz geroztik, ingurura begiratzeko giza begiei lenteak jarri behar zaizkiela batek baino gehiagok argudiatu du. John Carpenterren They Live (1988) filmeko protagonista, esate baterako, gizartearen itxurakeriaren atzean indarrean dagoen ideologia ikusteko gai da betaurrekoak soinean dituenean. Nire belaunaldikoen artean ezagunak egin ziren Gemma Lienas idazleak sortutako Carlota pertsonaiak zeuzkan antiojo moreak. Horrezkero, mundua generoaren ikuspegitik ikusteko, mugimendu feministan behin eta berriro janztea aldarrikatu direnak.

Elikatu gaituen gizartearengandik ikasitako begirada zuzentzeko, era metaforikoan bada ere, leiar horiek guztiak ipintzea aukera ona izan liteke. Ordea, hasierara itzulita, betaurrekoak jantzi beharrean entzumena ikusmenetik askatuko bagenu? Egia esan, ez dut uste indarrean dagoen ideologiatik ihes egitea hain sinplea izango litzatekeenik. Baina, horrela, gutxienez, ez al ginateke apur bat askeago izango? Izan ere, margolan abstraktu baten aurrean ikusten dugun oro ulertu nahian sentitzen dugun ezinegonaren ordez, musika ulertu gabe ere gozatzeko gai gara.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna