LARREPETIT

Sinergiak II

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2018ko martxoak 28
Iparra-Hegoa jardunaldiez mintzatu nintzen aitzinekoan: hango hitzaldiez, otorduez eta antolatzaileek sorturiko kultur eta jakintza topaguneaz. Ederra izan zen, errepikatzen dut. Baina bada, badenez, espresuki horretara joan gabe (ala bai?) Ipar eta Hego, eta kultur adierazpide ugari lotzen dituen bertzelako topagunerik. Keinu txikitan, txikienetan, egiten gaituztenak herri.

Blai Gazte Telebistaren grabaketan bizi izan ditugu horrelakoak, adibidez. Anakrusa musikari gazteen emankizuna filmatu dugu azken bi hilabeteotan hainbat gaztek elkarlanean, eta, Kanaldudeko lagunei eskerrak, kalitate ederrean gainera. Baina ez hori bakarrik: lan eta irri artean, kamerak baino anitzez gehiago partekatu baititugu elkarrekin egondako mementoetan. Elkarrekin lanean, eta elkarri trufa sanoan: batzuek bertzeei es que, pues eta vale algaraka, bertzeren entzungailuetaraino doazen mikrofonoetatik. Eta bertzeek mais bai, en fait, eta merde-ka erantzunez, baina begiratu konplizez: isekarik egin gabe.

Hutsala dirudi, baina halako mementoetan ikasten da gehien elkarrengandik: egunerokotasunak, txantxak, lanak eta kezkak konpartituta. Oraingo honetan, bi zaletasunek elkartuta: musikak eta ikus-entzunezkoen sorkuntzak.

Aste honetan ere horrelako topagunetxo bat eraikiko dugu egunez egun Oiartzunen. Handiagoa egituran, baina horrelako txikitasunez blaituta egonen dena, seguru. Lagundu eta irri eginen diogu elkarri herriko guneen muntaketan, entzunen euskalki anitz irratiko uhinetan, urratsak elkarrekin emanen bezperako martxetan, begiradak gurutzatuko kanpalekuan... Eta ikasiko dugu, seguru aski, hitzaldi eta tailerretan baino dezente gehiago —horiek gutxietsi gabe, betiere—. Eta itzuliko gara etxera, seguru, elkarrengandik pixka bat gehiago sentitu eta ikasita. Zerbait elkarrekin egitea baino hoberik ez baita elkarren parte sentitzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna