maddi ane txoperena iribarren
LARREPETIT

Internet belaunaldia

2017ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Pentsa ezazue noiz izan ote zen Internet erabili zenuten azkeneko aldia. Nahiz eta agian ez den oso egokia galdera, zuetako asko sarean ariko baitzarete artikulu hau irakurtzen, irakurtzekotan. Pentsa ezazue, beraz, honen aurretik noiz izan ote zen Firefox, Safari edo Chrome erabili zenuten azkeneko aldia. Nire adin ingurukoak baldin bazarete, «duela gutxi» izango da erantzuna, ia ziur. Eta urte batzuk zaharragoak bazarete, segur aski ere bai.

Gure bizitzetan duela ez hainbeste sartu bazen ere, leku guztietan baitugu Internet, haren presentzia ezinbesteko bilakatu zaigun arte. Pentsa, wifirik gabeko etxe batean pasatu dut asteburua eta ezin izan diot eutsi mugikorraren sarea partekatuta ordenagailutik kontsulta batzuk egin eta e-mail batzuk bidaltzeko tentazioari. Zer esanik ez, erabili ditudala Whatsapp, Telegram, eta bestelako aplikazio guztiak mugikorrean.

Gurea ez baita soilik pron pon pon Doraemon-en belaunaldia, ezta Hemendik At-en garaiarena ere. Ez da kale borrokarik ia ezagutu ez dugunona, ezta Tamagochiarekin edo Furbyekin jolastu dugunon denbora ere. Historiak zerbait oroitzekotan, Internetekin sortu ginenon belaunaldi gisa gogoratuko gaitu: gu izan ginen lehenak 14 urterekin telefono mugikorra edukitzen, baita Internet etxean ere (oraindik mugarekin bazen ere). Gu izan gara unibertsitatean lanak derrigor ordenagailuz egin behar izan ditugunak moodle eta halako plataformetan. Eta gu gara parean norbait solasean dugula beste norbaitekin mugikorretik ari garenak aldi berean. Egunkaria soilik ordenagailuan irakurtzen dugunak.

Ebidentea irudituko zaizue agian, baina berez, ez da gutxiestekoa. Belaunaldi bat eta gehiago markatu baititu jada aldaketak, eta onura asko ekarri baldin badizkigu ere, ez dakit erabat kontziente garen eragin digunaz. Edo bestela, probatu ezazuzuk ere asteburu bat Internetik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.