LARREPETIT

Marx, Laura eta Eleanorren jokoa

Hedoi Etxarte

2018ko urtarrilak 13
Moskuko Marx-Engels Institutuan lan egiten zuen David Riazanov iraultzaile, teorialari eta, bereziki, artxibozainak. 1917an intsurrekzio armatuaren kontrako iritzia bazuen ere, iraultzaren ostean Hezkuntzaren Herri Komisariotzan hasi zen lanean Lunakharski eta Krupskaiarekin batera. 1919an Akademia Komunistaren baitan sortu zuten Marx-Engels Institutua.

Urte batzuk lehenago, 1910eko udan, Marxen paperak aztertu zituen Karlen alaba Lauraren etxean. Riazanovek penaz adierazi zuen oso material «subjektibo» gutxi topatu zuela dokumentu guztien artean. Halako batean, Laurak gogoratu zuen bere ahizpa Eleanorrekin Aitorpena-ren jokoan aritu zirela behin. Garai hartan oso ohikoa zen joko bat. Papera bilatu zuten. Topatu. Eta Riazanovi igorri zioten. Riazanoven arabera, 1860ko hamarkadan idatzi omen zuen Karlek paper hura. Handik urte batzuetara Riazanovek 1868ko paper bat aurkitu zuen, Engelsek idatzia, joko eta emaitza berekin. Hala erantzun zien galderei Karl Marxek: «Bertute kuttuna: soiltasuna. Bertute kuttuna gizonengan: indarra. Bertute gogokoena emakumeengan: ahuldadea. Zeure ezaugarri nagusiena: helburuetan irmotasuna. Zoriontasuna zer da: borrokatzea. Miseriaren ideia: sumisioa. Gehien zuritzen duzun bizioa: xalotasuna. Gehien gorroto duzun bizioa: zurikeria. Gorroto duzun etxaberea: Martin Tupper. Jardun gogokoena: liburugintza. Poetak: Shakespeare, Eskilo, Goethe. Prosako idazlea: Diderot. Gizon heroia: Espartako, Kepler. Emakume heroia: Gretchen. Lorea: sasiartea. Kolorea: gorria. Izenak: Laura, Jenny. Jakia: arraina. Maxima gogokoena: Nihil humanum a me alienum puto [Gizakiaren ezer ez zait arrotza]. Lema gogokoena: De omnibus dubitandum [Dena jarri zalantzan].»

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna