LARREPETIT

Nik, planto

Goizalde Landabaso -

2018ko martxoak 6
Gaurko egunez, 1980an, Marguerite Yourcenar idazlea hilezkor bihurtu zen. Hilezkor esaten diete Frantziako Hizkuntza Akademiako kideei. 345 urteren ostean, Yourcenar izan zen akademian sartu zen lehen emakumea. Ez zen erraza izan, eta akademian zeuden gizonen artean eztabaida (eta irain jaurtiketa) sutsua egon ei zen; hala ere, bozketa atzeratu ostean, Jean d'Ormessanek egindako proposamena onartua izan zen. Marguerite Yourcenarren sasoikoa da Georgia O'Keeffee margolaria. Ezagunak dira oso bere lora ezin ederragoak. Begirada eta denbora harrapatu egiten dituzten margoak dira. Ā«Hiriko jende guztia bizkor bizian dabil, eta ezin da lore bat begiratzen geratu, nik nahi dudana da, nahi eta nahi ez, ikus ditzatenĀ». Orain handia iruditzen zaigu Georgia O'Keeffee, baina garai latzak bizi izan zituen emakume bezala, eta kostatu egin zitzaion Alfred Stieglitz argazkilaria zuen senarraren itzaltzarra astintzea. Gaurko egunez hil zen, 1986an. Urte bete geroago hil zen Marguerite Yourcenar. Emakume pribilegiatu bi izan ziren Marguerite Yourcenar eta Georgia O'Keeffe, eta, hala ere, gorriak eta zuriak pasatu zituzten emakume izateagatik. Egunotan, Karl Marxen 2. mendeurrenaren karira hitzaldiak antolatu dituzte Bilbon. Berak esandako esaldi bat gogorarazi dit lagun batek: historia apur bat dakien edozeinek ondo daki emakumerik gabe aurrerabidea ezinezkoa zatekeela. Antza, historiaz ez dakien asko dago oraindik gure artean.

Datorren ostegunean Munduko Mugimendu Feministak emakume guztiak deitu ditu grebara. Nik eman diezazkizuket hamaika arrazoi planto egiteko, grebarekin bat egiteko; ezagutzen ditudan emakume guztiek eman diezazkizukete arrazoi eta erdi. Historiak eman diezazkizuke askoz gehiago. Alegia, zaku bete arrazoi daukadala greba egiteko. Nik, beraz, planto. Gogoan izan ezazu Anne Sextonek zioena: isiltasuna heriotza da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna