LARREPETIT

Bareak letxugan

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2018ko apirilak 18
Bare txiki bat aurkitu dut garbitzen ari nintzen letxugan, eta, aizue, ilusioa egin dit. Nazka pixka bat eman ere bai, noski. Baina ilusioa, hori ez zitzaidalako gertatzen erosketak supermerkatuan egiten nituenean. Hozkailua ere gehiagotan garbitu behar izaten dut barazki freskoek uzten dizkidaten lur arrastoengatik. Baina pozik nago kontsumo taldean izena eman eta ostiralero barazki bete saski hartzen dudanetik. Ederra baita norberak ahoratzen duena bertakoa eta ekologikoa dela jakitea. Batzuetan nekagarria suerta daitekeen arren.

Nekagarria baita, egia da, borraja, patata, letxuga, ziazerba eta porruz elikatzea luze joaten ari zaigun negu honetan. Baina, aizue: eguzkirik ateratzen ez den bitartean horixe izanen da gure lurrak emanen diguna. Eta udan gusturago janen ditugu tomateak, zaporedunak, eta ez plastikozko itxura daukaten horiek, auskalo nondik eta nola ekarriak.

Naturaltzat hartuak genituen kontsumo ohitura asko zalantzan jartzea dakar berriro bertakora bueltatzeak. Ulertzea, adibidez, ezin dugula jan nahi duguna eta nahi bertze, nahi dugunean. Konprenitzea naturak urtaroak dauzkala bai, etorriko da udaberria, eta bere erritmoak, eta mugak. Desenkapritxamendu ariketa bat dakar, eta irudimenezkoa ere bai: pentsatu behar izateak zer berri presta dezakegun lurrak ematen digun lehengai agian mugatuarekin. Konpromiso bat ere bai: jan behar izateak dagoena gure poltsikoak agian bertze zer edo zertarako aukera izan dezakeen arren; bestela saskikoa ustelduko zaigunez...

Baina bizipoz bat ere ematen dit niri, aldi berean: jakiteak hein batean guri esker biziko dela inguruotan bizirautea hain nekeza duten laborari guti horietako bat gehiago, gure asterokotasunagatik ez balitz agian merkatura joateari utziko liokeena. Negua luze doa, baina gustura segituko dut bareak topatzen letxugan. Laster etorriko da udaberria.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna