LARREPETIT

Aukerak dantzan

Mikele Landa -

2018ko urtarrilak 18

Egañak martitzenean orriotan azaldu bezala, Blue Monday izenpean hasi dute zenbaitek astea. Urteko egunik tristeena izan omen da astelehena. Hipotesi edo egitate bat ziurtatu ordez, alderantzizko eragina izan duen formula matematiko baten emaitzak markatu du egutegia. Errealitatea bera eraldatzea lortu du prozedurak. Enegarren postegia. Aste hasiera urdina izango zela zekitenek bazeukaten egunean zehar bizi ahalko zituzketen ezbehar guztien kausa aurretiaz prest. Umore txarrez egoteko baimena eman zien datak, norberaren kontrolpetik at zegoelako triste ez sentitzea.

Formulak kontuan dituen faktoreen aukeraketak ordea, hein batean balio du gure gizartea deskribatzeko. Elementu bakoitzari denon errealitatea ordezkatuko duen balio kuantitatibo bat ematea guztiz irreala iruditzen zaidan arren, egia da gutariko askoren egunaren nolakotasuna zehazteko determinatzaileak izan daitezkeela. Eguraldiak, argitasun orduek edo kitatzeke dauden zorrek, ondorio desberdinekin bada ere, eragin eragiten diote 24 orduz bizi beharrekoei.

Blue Monday-aren atzean dagoen ekuazioko elementuen artean bada bereziki deigarria iruditu zaidan bat: zerbait egiteko beharra. Ezer ere ez egin gabe egotea gozagarria da. Baina, tarte bat pasatu ostean, gure aurrean paratzen dira aukerak, egin ahalko genituzkeen gauza guztiak. Bat-batean geldi egotea erabakimen faltaren fruitu bilakatzen da eta ez gogoarena. Posibilitate anitzeko bidegurutzeek itolarria sorrarazten digute. Hortik dator ekintzarako beharra. Ezinegona. Erabaki bat hartuz soilik deusezta daitekeena. Erabaki bat hartu ondoko lasaitasunak ez du parekorik.

Horregatik, zerbait egiteko beharrak dakarren depresioaren aurkako errezetarik onena dantza egitea da. Behin askatuta, une oro espazioko zein zatitxo okupatu, zein abiaduratan mugitu, zenbatetan egin jauzi edo zenbateko indarrez jo aldaka kolpea bezalako erabakiak hartzen ditugulako eta horrenbeste aukeraren artean hautatzeak liberatu egiten gaituelako, indarberritu.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

 ©Malen Amenabar Larrañaga / Txakur Gorria
Itziar-Ondarroa
Hamabostaldia Mexikon

Hamabostaldia Mexikon

Kirmen Uribe

Berezko dudan baikortasun, ezen ez xalotasun, honek traizionatu egiten nau batzuetan. Gaztetan maite nuen Emil Cioran-en ezkortasun beltza, baina orain, zer esango dizuet, nahiago dut Bertrand Russell-en inkonformismo bizizalea. Uste genuen abuztuaren bukaeran gauzak hobeto egongo zirela Covid-aren kontuarekin, Europa eta Estatu Batuen arteko mugak zabalduko zituztela eta ez genuela arazorik izango New Yorkera itzultzeko. Baina ez da izan horrela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna