HILBERRIA. Jose Javier Uranga

'Diario de Navarra'-ko lemazaina

U.U. -

2016ko ekainak 26
Jose Javier Uranga (Iruñea, 1925) 1942. urtean hasi zen kolaborazioak idazten Diario de Navarra egunkarirako, gaztetxoa zela. Iruñeko kazetako lantaldera, berriz, 1953an heldu zen, eta urte horretan bertan hasi zituen kazetaritza ikasketak. 1962an, Diario de Navarra-ko zuzendari izendatu zuten Uranga, Raimundo Garcia Garcilaso-ren ordez. 28 urtez bete zuen kargua, bere kabuz erretiroa hartzea erabaki zuen arte, 1990ean. Hurrengo urteetan, La Informacion SA enpresako —kazeta beraren editorea— administrazio kontseiluko kontseilari eta presidente karguak bete zituen. 2001tik 2011ra, Diario de Navarra fundazioko presidentea izan zen. 1980ko abuztuaren 22an, ETAren atentatu bat sufritu zuen Urangak, egunkariaren atarian. 29 tiro jaso zituen, larri zauritu zuten, eta 11 hilabete pasatu behar izan zituen Nafarroako Unibertsitate Klinikan. Klinika berean hil zen atzo, 90 urte zituela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna