Koronabirusa

Kasu kopurua eta positiboen ehunekoa apur bat handitu dira Hegoaldean

Erruki Etxean. Iruñean, Mari Carmen del Rio bere ama bisitatzen, Iruñeko Erruki Etxeak atondutako tokian. IÑIGO URIZ / FOKU.
Maria Ortega Zubiate
2020ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Gora egin dute kutsatu kopuruak eta positibo tasak Hego Euskal Herrian azken zenbaketetan. Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko datuen arabera: 807 kutsatu zenbatu dituzte, egindako proba guztien %5,7. Asteazkenean zenbatutako datuekin alderatuta, okerrera egin dute, igoera txikia izan bada ere: zortzi kutsaturen aldea egon da egun batetik bestera, eta positiboen ehunekoa %5,2tik %5.7ra igo da. Aipatzekoa da aurreko egunean baino ia 1.200 PCR eta antigeno proba gutxiago egin dituztela. Bizkaia «eremu gorritik» irten da, 100.000 biztanleko 500 kutsatuko intzidentziaren azpitik gelditu baita. Ignacio Garitano Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak adierazi du bilakaera «ona» dela, baina intzidentzia tasa erdira jaisteko asmoa adierazi du, hirugarren olaturik gerta ez dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.