Koronabirusa

Janssen hartutakoak, Moderna edo Pfizer hartzeko gertu

Osakidetza hasi da babesa areagotzeko bigarren dosia hartu behar dutenei abisatzen

Irati Urdalleta Lete.
2021eko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Espainiako Osasun Batzordeak duela bi aste ebatzi zuen: Johnson & Johnsonen Janssen txertoa hartu zutenei —dosi bakarrekoa da— Pfizerren edo Modernaren txertoa ere jarriko diete. Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri zuenez, Osakidetzak atzo eman zuen lehen pausoa, Janssen hartu zutenei deitzen hasi zitzaielako beste dosi bat hartzeko. Osakidetzaren webgunearen bidez eta osasun etxera deituta ere har daiteke ordua.

Orotara, Hego Euskal Herriko 122.860 herritarrek hartu zuten Janssen. Horiei egokitu zaie bigarren txertoa hartzea.

Orain arte egin dituzten ikerketen arabera, dosi bakarreko Janssen txertoak ematen du babesik apalena, eta hark galtzen du azkarren eraginkortasuna ere. Babes hori indartu asmo dute bigarren dosia jarrita. Bigarren txerto hori lehen dosia hartu zutenetik gutxienez hiru hilabetera jarriko diete herritarrei, zaurgarrienetatik hasita. Moderna jartzen dietenei 0,25 mililitroko dosia jarriko diete, jarri ohi dutenaren erdia; aldiz, Pfizerren kasuan, gainerako herritarrei jartzen dieten dosi bera jarriko diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.