Bost hilabeteko gatazka larria itxi dezake bake akordioak Hego Sudanen

Kiir presidenteak eta Machar oposizioko buruak su-etena sinatu dute, akordio iraunkor baten abiapuntu gisa

Erredakzioa
2014ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Trantsizio gobernua, konstituzio berria idaztea eta hauteskundeak berriro antolatzea ekarriko luke Hego Sudanen sinatu berri duten akordioaren arrakastak. Azken bost hilabeteko indarkeria odoltsuaren amaiera ere ekarriko luke, baina zuhurtziak baldintzan hitz egitea gomendatzen du, hain da ahula Salva Kiir presidenteak eta Riek Machar oposizio buruak sinatu duten su-etena gaur- gaurkoz.

Milaka hildako eta milioi bat pertsona lekuz aldatzea eragin du Afrikako herrialde gazteena pairatzen ari den gerrak. Ilbeltzean egon zen su-eten bat, baina berehala hautsi zuten.

Etengabeko sarraskiak

Ostiralean Addis Abeban (Etiopia) sinatutako akordioak dio su-etenak gaur hasi behar duela, eta, horretarako, Kiir eta Macharrek soldaduei indarkeria gelditzeko agindua eman behar diete. Herritarren aspaldiko nahia da hori; izan ere, NBEk hala gobernuari nola matxinoei gerra krimenak egitea leporatu diete. Etengabeko sarraskiak eta tribu osoen bortxatzeak egin dituztela dio NBEk. «Basakeriak» aipatzen ditu, «ospitaleetan, meskitetan eta elizetan». Bakea egonkortzen bada, giza laguntza handituko lukete Hego Sudanen Nazio Batuek.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.