Euskaldun asko ganbelatik urrun

2017ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Azken hilabete hauetan ikasle garaiko istorio oso ezaguna den antzezpen baten aurrean gaudela ukaezina da. Bibliak berak dioenez, Abraham eta Sararen biloba bikiaren arteko aferan aurrez- aurre jarri gaituzte euskaldunei. Beharbada oraingo gaztetxoentzat ez, baina, helduen artean ezaguna dugu, nola Esau eta Jacob anai bikiak izanik, lehenak —Esau berak— anaiari, oinordekotzak daraman onura guztiak, dilista plater baten truk eman zizkion gosea asetzeko asmoz. [...] Oraingo afera hau biziki maltzurragoa dala ikusten dut,oso egoera bereziaren atarian gaudelako.

Gaur Euskal Herrian bizitzen ari garena ez da batzuk nahiko genukeen bezain gozoa, egia da, agian, horregatik izango da EAJk Euskal Herriko gizartearenzati handi batek pairatzen duen behartasun larri bezain luzea, —makroekonomiak «ezagutzen» ez dituen milaka euskaldun asko— norainoko bidean dagoen jabetuz, eta egungo bitartekoen ezak erakartzen dituen ondorio politiko larriek, berak bakarrik ez jasotzeko, «arrenka eskatu» dio laguntza, Moncloako maizterrari.

Beti bezala, hasieran, mesfidantzez beterik bazen ere, arlo politikoan akordio ezinezkoa zelakoan, EAJk bere errebindikazio gorenak planteatu zituen, gaurko konstituzioa eta Gernikako Estatutua errespetatuz, noski. Aurreago, bere jarrerak biguntzeko ekinbide minimo bat erdietsi arte, gehienbat kontzertu ekonomikoaren inguruan, nabaria da paktuaren hobekuntza politikoen eza. Kataluniarekiko «jarrera», Estatutuaren ahultasun kronikoa ezin hobetzea, Nafarroarekiko dagoen hutsunea, bakegintzaren ondorio politikoen falta...

Betiko antzerkia, aldarri politikoak «gordez», diru gehiago lortuko du alderdi jeltzaleak «Hiru Probintzietarako». Beraz hau da eta ez besterik, EAJk duenproiektu politikoenezaugarri nagusia: iruzurra. Berriro ere EAJren barruan desadostasunak agertu dira, nahiz eta aurrekontuen paktua sinatu ondoren, denon baietza jaso [...].

Erakunde mailan tramankulu guztiek eskura izanik, gaitasun politiko eza berriro agerian gelditu da. Betiko leloari heltzen diote: «Madrilen erabakiko baita, Madrilen onartzen ez denak ez du zentzurik...».

Gasteizko «bikoteak» eta bere laguntzaileek ez dute ausardiarik politika propioa egiteko; ez dira gai eraikuntza nazionalaren lemazain izateko; ez dute gaitasunik bakegintzan gaur eskura jarri dizkioten aukerak lantzeko. Madrilen menpe bizi dira.[...] Demokrazia «integrala» miresten hasi direnean, demokrazia sakondu nahi dutenak, benetako aukerak bilatzen dituztenak, baztertzen dituzte, ez omen dira fidagarri. Ustelkeri politikoen lokatzez leporaino daudenak, eta nahiz hautesle sostenguak behar adina indarrik ez, dirua eta boterea kudeatzen dituzte. Harro, demokraziaren zaindari balira bezala. Beti daude dirua dagoen tokian.[...] Asebete daudenean neurririk gabe xahutzeko, eta gosez daudenean, harrapatzeko. Antzezle lan txukun samarra eginez, PSOEko idazkari bizkaitarrak, EAJri kontuak eskatzen hasia da, —naiz gobernukide izan— torturarekiko eginiko ikerketen emaitzak onargarriak ez direla aldarrikatuz. Baina horrelako ika-mikak, betiko folklorea da, ez dute batere mamirik.

EAJk ez du bere «betiko» bidea aldatzeko asmorik. [...]. Esan daiteke alderdi politikoa baino, erakunde profesionala bilakatu dala. Beraz, ezgehiagorik eskatu, ez baitu emango. Politikoki nahiz ekonomikoki EAJk nahiago izan du Madrilekin berriro elkartu, Euskal Herriko eraikuntzaren oinarriak finkatu baino. Are gehiago, Euskal Herriko deseraikitze nazionalaren estatuko estrategian parte hartzen ari da buru belarri. AHT, eta beste hainbateraikuntza erraldoi bai, baina zeren truke, errebindikazio guztietan sasi-bide bat bilakatuz, suhiltzaile lana eginez, zapalkuntza luzatuz.

Mariano Rajoy eta bere gobernuak, EAJren laguntzaz ezarriko dituen aurrekontuak, euskal gizartearen mesederako ote dira ba?EAJ gaur, euskaldunei inposatzen diguten «espainolen demokrazia» honen ispilu da. Aspaldikobere lankidetza unionistaren poderioz, ez digute uzten euskal demokrazia eraikitzen. Noiz arte?

Lerro buruan nioena berreskuratuz, «ganbela ez da aski».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.