Waltary eta Arizmendi dira faborito garbiak gaur, binakako finalean

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2013ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Waltary Agusti eta Thierry Arizmendi dira faborito garbiak gaur, Baionako Moderne trinketan, Olivier Larretxea eta Ximun Lanberten aurkako finalean (11:30). Kubatarra eta Donamartirikoa hasieratik ziren txapelerako hautagai nagusiak. Aurrelariaren eskuko min batek, baina, Sorhuet eta Ducassou beste faboritoen aurkako finalerdia jokatzera behartu zituen. Partida hura aurreraturiko finaltzat jo zen, eta 40-28 irabazi zuten.

Larretxea eta Lanbert, berriz, txapelketako ezustekoa izan dira. Aurrelari beteranoak (38 urte) txapelketa bikaina egin du, baita Lanbertek ere. Finalerdietan Lanbert eta Bonebeltxeri irabazi zieten (40-25). Finalistek txapelketako lehen partida jokatu zuten elkarren aurka, Saran (Lapurdi), eta Larretxeak eta Lanbertek 23-40 irabazi zuten. Waltaryk, baina, eskuko minarekin jokatu zuen, eta pilota ezker eskuarekin bakarrik jo zuen. Beraz, ez da erreferentzia baliagarria. Lesio horren ondorioz ligaxkako bi partida galdu zituzten. Eskarmentuari dagokionez, urduritasunak ez lioke inori eragin behar, lau pilotariak aurretik izan baitira binakako txapeldun. Waltary eta Lanbert, gainera, bikote eginez lortu zuten txapela, 2011n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.