Bilbo «finantzen hiri» bilakatu nahi du Aburtok

2019ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Juan Mari Aburto Bilboko alkategai jeltzaleak esan du Bilbo «finantzen eta ekonomiaren hiriburu» bilakatu nahi duela. Horretarako, lau ardatz proposatzen ditu EAJk: ekintzailetzako proposamen guztiak babestea, Zorrotzaurren Nagusi Intelligence Center izenekoa sortzea, inbertsioak ekartzea eta «aukera ekonomikoko esparru berrien definizio estrategikoa».

Aburtoren esanetan, Bizkaiko etorkizuna Bilbotik «marrazten» ari dira, eta horretan oso garrantzitsua suertatzen da instituzioen arteko lankidetza, bereziki Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Aldundiaren artekoa.

Baliatu beharreko aukera berrien artean Zorrotzako Muturra, Errekalde eta abiadura handiko trena aipatu ditu Aburtok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.