Txibite: «Ikusiko dut gobernuak zer itxura duen»

2019ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Herenegun, Podemoseko Pablo Iglesiasek adierazi zuen Nafarroako Gobernuan sartu nahi dutela eta itunak Nafarroan erabakiko direla. Adierazpenok hizpide izan zituzten Maria Txibitek zein Uxue Barkosek, PSNko zein Geroa Baiko zerrendaburuek.

Txibiteren arabera, lehenik, ikusi beharko dira emaitzak zeintzu diren: «Nik ez diot ixten aterik ezeri». Haren esanetan, «bakarrik» gobernatzea nahiago dute: «PSOEk arlo nazionalean egin nahi duen ildo beretik jo nahi dugu, eta akordio aurrerakoiak lortu».

Barkosek «ongietorria» egin zien Iglesiasen hitzei. Herritarrek hitza hartu ondotik, ikusiko da zer aukera dauden, baina Barkosek adierazi zuen Ahal Dugu alboan nahi dutela, aldaketako beste indarren modura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.