URTEBETE KARGUAN

2018ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Urtebetean, Javier de Andresek jomugan izan ditu euskara, naziogintza eta euskal preso ohiei egindako harrerak, besteak beste:

Helegiteak. Karguaz jabetu zenetik, Espainiako Gobernuko ordezkaritzak ez die helegiterik aurkeztu Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiei, baina ez ditu kendu Carlos Urkijok berak EAEko erakunde askoren aurka jarrita zeuzkan errekurtso gehienak. Horretaz gain, Javier de Andresek hainbat udalek hartutako erabakien aurka ere egin du azken urtean. Besteak beste, helegitea jarri zion Azpeitiko Udalak (Gipuzkoa) 2016an Gure Esku Dago elkarteari emandako diru laguntzari, eta baita Arabako Aldundiak urte berean Etxerat eta Sare elkarteei bideratutako diru laguntzei ere.

Debekuak. Joan den irailaren 16an, Administrazioekiko Auzien 3. epaitegiak CUPeko parlamentari Anna Gabriel Gasteizko Aldabe udal aretoan ematen ari zen hitzaldia debekatu zuen,Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak eskatuta, «Kataluniako erreferenduma sustatzeko ekitaldia» zelakoan.

Harrerak preso ohiei. Hainbat preso ohiei egin zaizkien harrerak ikertzeko eskatu dio De Andresek Auzitegi Nazionalari, «terrorismoa goratzen» zutelakoan. Gainera, epaile batzuei ekitaldi horiekin «axolagabe» jokatzea egotzi izan die.

Espainiako Segurtasun Indarrak. Guardia zibil eta polizia agenteen kopurua handitzeko bi lan eskaintza publiko deituko ditu Gobernuraren ordezkaritzak EAEn 2018an eta 2019an.

Euskara. Iragarri du ez dela izango euskarari buruzko betebeharrik administrazioan lan egiteko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eskainiko diren 340 lanpostuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.